Edukira joan

Mycena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
Generoa Mycena
Roussel, 1806
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena onddo txiki saprobioen genero bat da, Mycenaceae familiakoa; oso gutxitan izaten dute zentimetro gutxi batzuetako zabalera.[1]

Espora zuriak dituzte eta hori espezi hauen ezaugarria da. Kanpai formako kono txiki baten forma du. Zurtoina hauskorra eta mehea da. Gehienak grisak edo marroiak dira, baina espezie batzuek kolore distiratsuagoak dituzte. Gehienek kaputxoi gardena eta ildaskatua dute. Espezie batzuek, hala nola Mycena haematopus-ak, latex bat sortzen dute puskatzen direnean eta lixiba usaina botatzen dute.[2]

Espezie batzuk jangarriak direlako ezagutzen dira; beste batzuk, ordea, toxinak dituzte. Baina gehienen jangarritasuna ez da ezaguna, txikiegiak baitira sukaldean erabiltzeko. Mycena cyanorrhizak orban urdinak ditu eta psilozibina haluzinogenoa eta Mycena pura muskarina mikotoxina dauka.[3]

Hogeita hamahiru espezie bioluminiszenteak dira, sutxakur izenez ezagutzen den distira sortuz.[4]

Alexander Smithek, 1947an, Mycenari buruzko monografia bat egin zuen, 232 espezie identifikatu zituena. Orain badakigu 500 espezie inguru direla mundu osoan.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]