Edukira joan

Mycena aurantiomarginata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena aurantiomarginata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena aurantiomarginata
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus aurantiomarginatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa altzoduna da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena aurantiomarginata Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1] Ez du sukaldaritzarako balio.

Sinonimoak: Mycena elegans, Agaricus marginatus, Agaricus aurantiomarginatus.

Kapela: 0,8 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, ondoren kanpai-itxurakoa. Ertza argiagoa, hori-laranja kolorekoa eta erradialki ildaskatua gardentasunagatik. Azal leuna, arre-grisaxka kolorekoa oliba antzeko islekin.

Orriak: Koska batez fin-fin dekurrenteak, orritxoekin, okre-horixka koloretik hori-laranjara doan kolorekoak, ertza ondo bereizia du, kolore biziagoa duelako.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,4 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, liraina, fistulosoa, kapelaren kolore berekoa, edo pixka bat argiagoa goialdean, leuna, pruinaduna goiko muturrean eta hori-laranja koloreko ile ugariz estalia.

Haragia: Arre-horixka kolorekoa, oso urria. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa. Aurantiomarginata epitetoa ere latinetik dator, laranja kolorekoa, esan nahi duen "aurantius" hitzetik eta orlatua, esan nahi duen "marginatus" hitzetik. Orrien ertzak hori-laranja kolorea dutelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena txiki bat da, taldekoia, eta erraz ezagutzen da, orriek ertzean laranja-gorri kolore eder bat izaten dutekako.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean. Urria. Koniferoen basoetan; baita hostozabaletan ere, leku heze edo goroldiotsuetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Costa Rica, Guadalupe, Groenlandia, Islandia, Errusia, Europa, Turkia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Gabon.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 287 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
  5. Mycena aurantiomarginata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]