Edukira joan

Mycena sanguinolenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena sanguinolenta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena sanguinolenta
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus sanguinolentus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena sanguinolenta Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Kapela: 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, konikoa edo kanpai-itxurakoa, arre-gorrixka edo arre-purpura kolorekoa, ertzerantz zurbilagoa da eta ertza ildaskatua izaten du.

Orriak: Zabal, Itsatsiak, zurixkak, ertza arre-gorrixka kolorekoa izaten dute.

Hanka: Leuna, mehea, luzea, zuzena edo bihurria, kapelaren antzeko kolorekoa.

Haragia: Oso mehea, ia batere ez, ez du usain atseginik. Haustean, batez ere oinean, latex gorri-ardo kolorekoa edo gorri-odol kolorekoa jariatzen du, hortik datorkio izena espezie honi.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "Vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Sanguinolenta epitetoa ere latinetik dator, odoltsu, esan nahi duen "sanguinolentus" hitzetik. Oineko hausturatik jariatzen duen odol koloreko zukuagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena haematopoda delakoarekin nahas daiteke, baina hau handiagoa da eta enbor hiletan bizi da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabal basoetako hosto hiletan eta goroldio artean.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa osoa, Ipar Amerika, Kaukasia, Errusia, Kazakhstan, Japonia, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 265 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 287 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 272 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]