Kanpaitxo arrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena rosea» orritik birbideratua)
Kanpaitxo arrosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena rosea
Gramberg, 1912
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kanpaitxo arrosa (Mycena rosea) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina du, eta, kontsumitzen denetik 3-4 ordura, sindrome Muskarinikoa sortzen du, afekzio gastroenterokolitiko eta neurotropiko larriak sortzen ditu. Mycena rosea, Mycena pura delakoaren oso hurbil dagoen espezie bat da, eta autore batzuentzat espezie bera da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 (6) cm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik lau-ganbilera eta titi kamuts batekin. Ertza lautik kurbatura, ildaskatua eta zertxobait zurbildua eguraldi lehorrarekin. Azala higrofanoa, matea, leuna, batzuetan erradialki zimurtsua eta ildaskatua gardentasunagatik eguraldi hezearekin. Arrosakara, baina erdialdea eta ertza argiagoak ditu.

Orriak: Estu samar, zabalak, bihurgunetsuetatik itsatsietara, eta tartean orritxoekin; zurixketatik arrosa ahulera eta ertza kolore berdinekoa.

Hanka: 3 - 7 (10) x 0,2 - 0,5 (0,6) cm-koa, hauskorra, barnehutsa, leuna, luzetara fibrilosoa, zilindrikoa eta oinarri subglobosoa du; zurixka eta erreflexu arrosarekin.

Haragia: Mehea, hauskorra, zurixka; patata azalen edo errefauaren usain bereizgarriarekin, eta errefauaren zapore ahul batekin.

Etimologia:

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa. Arazo neurologikoak sortzen ditu.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena pura delakoarekin nahas daiteke eta baita Mycena roseoviolacea espeziarekin ere, honek arrosa ilun koloreko kapela du eta oina ere kolore berekoa.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpaitxo arrosa goitik ikusita
Kanpaitxo arrosa albotik ikusita

Koniferoen eta hostozabalen humusean hazten da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Errusia, Japonia, Bolivia, Hegoafrika, Kazakhstan.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 268 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 304 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]