Mycena vitilis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena vitilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena vitilis
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena vitilis Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du nahikoa haragi sukalderako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa; konikoa edo kanpai itxurakoa, titiduna, higrofanoa, arrexka kolorekoa, ertzean argiagoa eta ildaskatua eguraldi hezean.

Orriak: Estu, goranzkoak, zurixkak edo zuri-grisaxkak, batzuetan erreflexu arrosekin.

Hanka: Luzea, 8 cm luze izan dezake, barnehutsa, gris-arrexka kolorekoa, oinarria feltroduna.

Haragia: Zanpatzean iodo usaina jariatzen du.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Vitilis epitetoa ere latinetik dator, mahatsondo, xirmendu, esan nahi duen,"vitis" hitzetik. Oin mehe eta malguari erreferentzia eginez

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore arre argi edo beixeko, genero bereko beste espezie batzuekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean ugaria, hostozabalen basoetan eroritako hostoen artean, lurperatutako adartxoetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Kazakhstan, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 184 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]