Edukira joan

Nazien esperimentuak Bigarren Mundu Gerran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josef Mengeleren mediku-pabiloia Auschwitzen

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, konkretuki 1933ko urtarrilaren 30ean Alderdi Nazia boterera heldu zenean kokatzen gara. Hirugarren Reich gisa ezagutzen den sistema ezarri zutenean, Adolf Hitler buruzagiarekin.Sistema horretan, besteak beste komunisten, juduen, homosexualen eta ijitoen aurkako sarraskia egin zuten. Naziek eurekin esperimentuak egin zituzten .Mediku alemanek pertsonak erabiltzen zituzten esperimentuak egiteko, kontzentrazio esparruetako presoak erabiltzen zituzten, euren baimenik gabe.Esperimentuak hiru ataletan oinarritzen ziren: esperimentuak militarren biziraupenarekin lotuta, esperimentuak drogak eta tratamenduak probatzeko eta arrazak eta ideologia nazien helburuek aurrera egiteko. Mediku eta zientzialari alemanak arraza higienearen ideak babesten zituzten naziek boterea iritsi aurretik. Sigmund Rascher eta Josef Mengele izan ziren ezagunenak beraien esperimentuak oso gogorrak eta beldurgarria izan zirelako.Nurembergeko epaiketan epaituak izan ziren 23 medikuetatik, soilik 15 jo zituzten erruduntzat.Kontzentrazio esparruetan ere egin ziren beste esperimentuak sekulako indarkeriarekin: torturarekin egindako galdeketak, gaixotasunak biruseko injekzioekin, esterilizazioak eta kirurgia berrien esperimentazioa.Gerra bukatzean, esaten dute, medikuek bertan egindako esperimentuak ez zutela ezertarako balio.

Alemanian, 1918an, Gillen II.a kaiserrak abdikatu ondoren, Weimarko Errepublika aldarrikatu zen.Errepublika berriak aurre egin behar izan zien sistema demokratikoaren ospea apurka apurka galarazi zuten hiru mehatxuri: Muturreko ezker komunistaren matxinadak, iraultza sustatzeko ahaleginean. Muturreko eskuin nazioanalistaren etsaitasuna.Versailleseko Ituna ez zuten onartzen eta ezkerreko kideen kontra erasoak egin. Gerraosteko ekonomia-egoera zaila , gerra-zorren eta Alemaniak garaileei ordaindu egin behar zizkien hiperinflazioaren ondorioz. Testuinguru horretan gertatzen da Alderdi Nazionalistaren(NSDAP) sorrera. Kapitalismoaren aurkakoa zen, eta aldi berean, demokrazia eta komunismoa arbuiatzen zituzten, eta Versailleseko Ituna salatzen zuten. Autoritatea eta lana bermatzeko moduko erregimena eskatzen zuten. Autoritatea nahi zuten, eta antisemitak ziren. 1919ko irailean Adolf Hitler NSDAP zen eta 1921ean alderdiaren buru bihurtu zen. Alderdia berrantolatu zuen eta indarkeria baliatzeari ekin zion: eskuadroi paramilitarrak sortu eta SA izeneko eraso taldeak 1923an estatu kolpe bat ematen saiatu ziren (Muchineko putscha). Hitler atxilotu zuten eta sei hilabeteko kartzela zigorra bete behar izan zuen. Espetxean “Nire borroka” idatzi zuen, bere pentsamendua eta programa politikoaren gidaliburua: Parlamentarismoa mespretxatzea eta komunismoa gorrotatzea. Alemaniako herria gidatzeko lidergo bakar eta sendoaren premia. Antisemitismoa eta ariar arrazaren nagusitasuna. Germaniar biztanleriako lurralde guztiekin Reich Handia eratzeko premia.

Espetxetik ateratzean Hitlerren lidergoa sendotuta zegoen. Führer deitzen zuten eta 1925ean SS taldea sortu zuen (polizia pribatua berarentzako). 1925-1929ko susperraldi ekonomiaren ondorioz, naziek behera egin zuten. Liderrak bide parlamentariotik lortzeko estrategia prestatu zuen. Gizarteko erdiko klaseetara eta kapitalista handiengana hurbiltzen hasi zen. 1930eko hamarkadeko krisiak indar geldiezina eman zion alderdiari. 1930. urtearen amaierako hauteskundeetan, Reichstangerako 107 diputatu lortu zituzten, aurretik 12 bakarrik zituzten. 1931ko hasieran bost milioi langabe zeuden eta erdiko klaseko sektore zabalek uste zuten Hitlerrek salbatuko zuela Alemania. 1932ko uztaileko hauteskundeetan Alderdi Naziak 230 diputatu lortu zituen Hinderburg presidenteak amore eman zuenez eta Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuen 1933ko urtarrilaren 30ean.

Hemendik aurrera Hitlerrek ezarritako arraza proiektuak hasi ziren, besteak beste Adolfek ez ditu pertsona ahulak behar, baizik eta ariar arrazako gizon emakume osasuntsu eta indartsuak, horrela soilik bermatuko da Alemaniaren handitasuna eta etorkizuna, edo hori esaten zuen berak. Fürherraren etsaiak ziren, beren ideiengatik, erlijio-sinemenengatik edo jatorri etnikoagatik erregimenaren aurka egiten zutenak, horiek atxilotu, espetxeratu eta hiltzen zituzten. Medikuek eta zientzalariek alemanak alderdi naziak boterera iritsi aurretik disidenteen garbiketaren ideak babesten zituzten, hori kontuan hartuta 1933an 1945ra arte Alemania nazian kanpaina bat egin zuen nazioaren “garbiketa” egiteko mehatxu biologiko kontuan hartzen. Lehendabizi jende asko esterilizatu zuten eta honekin hasita poliki poliki joan ziren beraien esperimentuak egiten, kontzentrazio esparruetako presoak uzten zizkioten beraien esperimentuak egiteko, ez zioten importa hiltzen baziren eta.

Esperimentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naziek egindako esperimentuak bi helburu handi zituzten: arraza bakarra (arioa) hobetzeko moduak aurkitu eta Bigarren Mundu Gerran zehar sortu ziren arazoei konponbideak bilatu. Hauek hiru multzotan bana ditzazkegu:

1.Militarren biziraupenarekin lotutako esperimentuak.

2.Drogak eta tratamenduak probatu.

3.Arrazak eta ideologia nazia aurrera egin.

Militarren biziraupenarekin lotuta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izozketa eta hipotermia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren izozketaren ikerketetan Ekialdeko Frontean militarrek zituzten baldintzak simulatzeko asmoz egin ziren. Armadak tenperatura oso baxuak jasaten zituen eta horren ondorioz gripea, pulmonia eta heriotza oso ohikoak ziren. Esperimentuak egin ziren gizakiaren gorputzen hotzarekiko erreakzioa hobetzeko eta militarrekin erabiltzeko. Ikerketak Sigmund Racher medikuak egin zituen Auschwitz, Birkenau eta Dachau kontzentrazio esparruetan. 1942an Rascherrek biltzar batean aurkeztu zituen emaitzak, alde batetik gizakiak gorputza izozteko behar zen denbora erakutsi zuen, eta beste aldetik kasu horietarako berpizte metodoak aztertu. Esperimentu hauek frogatzeko gazteak eta juduak erabili ziren. Biktima ur izoztu upeletan sartzen zuten edo erabat biluzik tenperatura baxuak jasaten uzten zituzten. Gazte gehienak hil egiten ziren bere gorputzaren tenperatura 26 graduetara iristen zenean. Gainera konortea galtzen zutenak eta hilzorian zeudenean, ikertzaileek esperimentu ezberdinak egiten zituzten berpizten saiatzeko. Ultramoreen azpian jartzen zituzten, bertako izpiak larruazala altxatzen zien, edo ur egosia botatzen zioten gorputzen gainean, metodo honek baba ugari azalarazten zuen gorputzan zehar.

Ziurrenik Sigmund Rascherek egindako esperimentu gogorrenetako bat izan zen. Himmlerrek, SSko liderra, Rascher bultzatu zuen gizakien portaera presio atmosferikoren baldintzetan ikertzera. Ikerketa hau egiteko parakaidistak eta hegazkin militarren pilotoak erabiltzen zituzten, hauek hutsunera salto egin behar zuten eta horrela frogatzen zuten nondik ez zuten kalterik jasaten. 200 pertsona erabili ziren esperimentu hau egiteko eta horietatik 70 hil ziren. Gerra osteko epaiketan esperimentu honen ikerketa makabroetako bat agertu zen, 37 urteko judu baten kasua, 12.000 metroko altuera batetik salto egin behar zuen. Hirugarren saltoaren ondoren agonia jasan zuen eta minutu gutxira hil egin zen.

Drogak eta tratamenduak probatzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erredura kimikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buchenwald kontzentrazio esparrua ikerketen eszenatokia izan zen. Presoak, ijitoak batez ere, fosforoz erretzen ziren, honekin aztertzen zuten gizakiaren konposatu kimikoaren ondorioak.

1942ko otsailak 1945ko apirila arte Dachau kontzentrazio esparruetan egin ziren malariaren ikerketak egiteko. Bertako preso osasuntsuak infektatu egiten zituzten eltxoekin edo injekzioen bidez, horrek malaria gaixotasuna hartuta droga desberdinak ematen zizikioten haien eraginkortasuna frogatzeko. Mila pertsona baino gehiago erabili zuten esperimentuak egiteko, haietako erdia baino gehiago hil ziren.

1943-1944 urteen artean Buchenwald kontzentrazio esparruan ikertu zuten bertako presoekin pozoi desberdinen efektua gizaki batean. Esperimentu hau egiteko janaria kutsatzen zuten, beraz, bertako presoak ez zekiten pozoitzen ari zirenik. Pozoiaren ondorioz hiltzen ziren, nahiz eta batzuetan ez hil, orduan hiltzen zituzten autopsia egiteko.

Buchenwald kontzentrazio esparruan ere esperimentuak egin ziren sukarra sahiesteko. Presoei injektatzen zizkioten tifus gaixotasunaren bakteriak eta ondorioz 90% esperimentu honen biktimak hiltzen ziren. Beste preso batzuk bakunatu egiten zituzten subtantzia kimikoekin eta gainerakoak injektatzen zizkioten protekziorik gabe, horrela guztien harten emaitzak konparatzen zituzten.

Itsasoko ura onargarria egiteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944ko uztailetik irailera bitartean Dachauko kontzentrazio esparruan esperimentuak egin ziren itsasoko ura onargarria egiteko ikertu zuten. 90 presoei elikagaiak kendu zizkieten eta edateko itsasoko ura bakarrik, ondorioz deshidratatutak geratzen zirenak iristen ziren limite batera zoru garbitu berria miazkatzera, zerbait edateko. Esperimentu hau Hans Eppienger medikuak ikertu zituen.

1942ko uztailatik 1943ko irailarte Ravensbrunen sufamidaren eraginkortasuna ikertzeko egin ziren esperimentuak. Biktimei gangrena eta tetanosen bakteriak sartzen zizkieten. Ondoren zauri baten bitartez bi aldeeetako odol hodiak tapatzen zituzten eta horrela zirkulazioa geldiarazten zioten. Teknika honekin militarrek egiten zituzten zauriak irudikatzen zituzten. Zaurietan egurra eta beirarekin infektatzen zuten eta gero sulfamida drogarekin tratatzen zuten, honen eraginkortasuna zehazteko.

Arrazak eta ideologia nazien helburuak aurrera egiteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikiekin esperimentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eugenesia edo manipulazio genetikoa nazien interes handikoenekoa zen eta usten zuten bizkiak aukera zoragarria zirela ikerketak horiek egiteko. Josef Mengele ikerketa horien esperimentuen buruzagia izan zen. 1.500 baino bizki gehiago esperimentu hauek jasan zituzten eta horietako 200 bakarrik iraun zuten bizirik. Esperimentu hauek injekzio kimikoekin hasten ziren, begien kolorea aldatzeko eta iristen ziren bi biki jostera siamdarrak sortzeko.

Auschwitzeko kontzentrazio esparruetara iristen ziren bikiak hartzen zituzten eta Mengele mendikuarengana eramaten zituzten, honek giltzaperazten zituen eta egunak pasatzen zituen bikiei ikerketak desberdinak egiten, ondoren injekzio hilgarri bat jartzen zieten autopsia egiteko, horrela beraien arteko desberdintasunak ikusteko. Bikiaren bat hiltzen bazen, bere anai ere hiltzen zuten.

Birsorkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperimentu honen helburua muskulo, zainak eta hezurren bisorkuntza zen. Horretarako hezurren transplantea eta zainak eta gihar batzuk kentzen zizkieten, anestesiarik gabe. Esperimentu hauek Ravensbruck kontzentrazio esparruan egin ziren eta biktimak elbarri edo desgaitatuta geratzen ziren, baina gehienak hil egiten ziren.

Medikuen epaiketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuen epaiketan atera ziren delituak lau puntutan banatu zituzten: Gerrako kimenak, erailketak, torturak eta bortxaketak, Gerrako legearen aurka joaten zirenak ziren. Gizakiarenganako krimenak, sarraskitzea eta heriotza masiboa. Erasoko gerra, Estatu subirano baten barnearen segurtasunari aurre egiteko prozesua eta bakea alteratzea. Genozidioa, hilketak talde konkretu bateri. Delitu hauek kontuan hartuta epaituak izan ziren mediku eta zientzialari asko.

IZENAK EPAIA Hermann Becker 20 urte kartzelan baina 10 urte barkatu. Wilhelm Beiglbock 15 urte kartzelan baina 5 urte barkatu. Kurt Blome Barkatuta. Viktor Brack Hilketa. Karl Brandt Hilketa. Rudolf Brandt Hilketa. Fritz Fischer Betiko kartzela-zigor baina moztu zioten 15 urte kartzelan. Karl Gebhardt Hilketa. Waldemar Hoven Hilketa. Joachim Mrugowsky Hilketa. Herta Oberheuser 20 urte kartzelan baina barkatu 10 urte. Adolf Pokorny Barkatuta. Wolfram Sievers Hilketa.

Ihes egin zutenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Doctor muerte” bezala ere ezagutua, mediku austriarrak kontzentrazio esparruetan zeuden presoekin esperimentuak egin zituen. Biktimei gasolioa edo pozoia injektatzen zien odol zainetan, ondoren zenbat denbora behar zuten hiltzekoikusten zuen. Atxilotu zuten baina gero askatu zutenez esaten da San Carlos de Bariloche, Argentinara joan zela. Oraindik ez dakigu bizirik dagoen edo hilda.

Josef Mengele

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediku famatu honek Argentinara ihes egin zuen eta bertan bizi izan zuen 1960ra arte Paraguayra joan zelako. Baliteke Candido Godoi, Brasilen bere bikien esperimentuekin jarraitu zuela, zeren eta bertako jaiotze tasa igo zen. Lurralde horretan, 10 kasuetatik 1 bikiak ateratzen ziren, zifra honek mundualki jaiotze tasa handiena zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]