Ngô Đình Diệm
Ngô Đình Diệm (Huế, Frantziar Indotxina, 1901eko urtarrilaren 3a - Saigon, Hego Vietnam, 1963ko azaroaren 2a) vietnamdar politikaria izan zen. 1954–1955 bitartean, Vietnamgo Estatuko lehen ministroa izan zen, eta Hego Vietnamgo presidentea 1955etik 1963an atxilotu eta hil zuten arte.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonialismo frantsesaren garaian Barne Arazoetako ministroa izan zen. 1945.ean erbestera alde egin behar izan zuen, komunisten preso egon ondoren. 1955ean itzuli zen eta urtebete geroago, Bao-Dai enperadorea aginpidetik kendu eta, Estatu Batuen laguntzaz, Hego Vietnamgo Errepublika sortu zuen. Urte berean, bere burua presidente izendatu zuen eta gero, Lehen Ministro. Haren diktadurak etsaiak gogor zapaldu zituen: horren ondorioz, Estatu Batuen laguntza galdu zuen, eta gudarostea haren aurka altxatu zen. Matxinada horretan Diệm eta haren senitarteko gehienak hil zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.