Bảo Đại

Wikipedia(e)tik
Bao-Dai» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bảo Đại
Bao Dai 1953.jpg
Enperadore

1926ko urtarrilak 8 - 1945eko abuztuak 25
Khải Định - baliorik ez →
Estatuburu

1949ko ekainak 14 - 1955eko urriak 26
Nguyen Van Xuan - Ngô Đình Diệm
Bizitza
Jaiotza Huế1913ko urriaren 22a
Herrialdea Annam
Heriotza Paris1997ko uztailaren 30a (83 urte)
Hobiratze lekua Passy Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (Minbizia)
Familia
Aita Khải Định
Ezkontidea(k) Nam Phuong
Seme-alabak
Leinua Nguyen dynasty
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet
Cours Hattemer
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Lanbidea
Lanbidea estatu-politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Itsasoz-haraindiko zientzien akademia
Zerbitzu militarra
Gatazka Vietnamgo Gerra

Bảo Đại, Nguyễn Phúc Vĩnh Thụy jaioa, (Huế, Frantziar Indotxina, 1913ko urriaren 22a - Paris, Frantzia, 1997ko uztailaren 30a) Vietnamgo azken enperadorea izan zen, 1925etik 1945era bitartean. 1925ean Khải Định bere aita hil zelarik, enperadore-titulua heredatu zuen. Hala ere, 1932ra arte Frantzian jarraitu zuen ikasketak egiten. Hurrengo urtean bertan, bere agintea eskuratu nahiz, lehen ministroaren kargua kendu zuen, eta bera geratu zen enperadore. Hasieran herriarekin bateraturik nahi izan zuen gobernatu: monarkia konstituzionala eta mandarin-sistema aldarrikatu zituen, eta justizia eta irakaskuntza eraberritu nahi izan zituen. Hala ere, Frantziaren administrazio kolonialari men egin zion. 1945ean, japoniarrek Vietnam hartu zutelarik, Frantziarekiko itunak eten eta Asiako Sortalde Handiaren alde azaldu zen. Ho Chi Minhek errepublika aldarrikatu zuenean, bere kargua utzi eta Hong Kongera alde egin zuen. 1948an Frantziak Vietnamen burujabetasuna onetsi zuenean, gobernua antolatu nahi izan zuen berriro, baina huts eginik, Frantziara erretiratu zen, bere titulua galdu gabe, hala ere. 1954an, Estatu Batuetako gobernuak hala eskaturik, Ngo Dinh Diem gobernuburu izendatu zuten. Hark, 1955eko erreferendumean, monarkia ezabatu zuen. Orduz geroztik, Bao-Dai Frantzian bizi izan zen, erbesteraturik, eta 1997an hil zen, Nizatik gertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bảo Đại Aldatu lotura Wikidatan