Ngorongoro Kontserbazio Eremua
Ngorongoro Kontserbazio Eremua1![]() | |
![]() Kraterraren ikuspegia | |
Mota | Mistoa |
Irizpideak | iv, vii, viii, ix, x |
Erreferentzia | 39 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Afrika |
Koordenatuak | 3°11′14″S 35°32′27″E / 3.18722°S 35.54083°E3°11′14″S 35°32′27″E / 3.18722°S 35.54083°E |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
Luzapen urtea | 2010 |
Arriskuan | 1984-1989 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ngorongoro Kontserbazio Eremua (ingelesez Ngorongoro Conservation Area) Afrikako inguru magiko batean dago, izen bereko sumendi itzaliaren kraterrean. Eremu babestu hau Tanzaniako Arusha hiritik 180 kilometrotara dago, mendebaldera, Tanzaniako sumendietako goi lurren zonaldean. Babestutako eremua 8.288 kilometro koadrokoa da. Ekologia eta geografia ikuspuntutik Serengeti Parke Nazionalarekin lotura zuzena du.
Eremu babestuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ngorongoro 1959an Kontserbazio Eremua izan zen izendatua. Une hartan Serengettiren Parketik banandu zen. 1979an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Eremu horretatik oso gertu homo habilisen aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten eta, gertutasuna kontutan hartuta, 2010ko uztailaren 31an eremu babestua zonalde horretara zabaldu zen ondare mistoaren katalogazioa jasoz, hau da, natura eta kultura ondare bezala.[1]
Ngorongororen ezaugarri bat da bertan, nahiz eta oso inguru handia ez izan, Afrikako bost espezie nagusiak hantxe aurki daitezke: elefantea, gepardoa, errinozeroa, lehoia eta bufaloa.[2] Orokorrean hemen aurkituko ditugun ekosistemak Masai Mara eta Serengeti Parke Nazionalaren antzekoak dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tanzaniako Natura Parkeak
- PNUMAren web orrialdean Ngorongorori eskainitako espazioa.
- Tanzaniako Turismo Bulegoa.
- Ngorongoro UNESCOren web orrialdena.