Homo habilis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filozoa

Homo habilis
Fosilaren garaia: Pleistozeno

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Generoa: Homo
Espeziea: Homo habilis
Leakey et al. 1964

Homo habilis hominido espezie bat izan zen. Lehen aztarnak 1960an aurkitu zituzten Afrikako ekialdean (Tanzanian) Louis eta Mary Leakeyk. Twiggy izeneko burezurra eta Cindy masailezurra famatu egin ziren, genero berri bati buruz hitz egiten hasi baitziren.

Hasieran Homo generoaren espezierik zaharrena zela uste bazen ere, orain badakigu Homo rudolfensis zaharragoa dela. Edozein kasutan, Homo habilis oso primitiboa da ere, orain dela 1,9 eta 1,6 milioi urte bitarteko epean bizi izan baitzen, Afrikako ekialdean eta hegoaldean.

Antropologo batzuen ustez H. Habilis ez da Homo generoan sailkatu behar, eta Australopithecus generoan sartzen dute. Beste batzuen iritziz H. habilis eta H. rudolfensis genero berri batean sailkatu beharko ziren, Australopithecus eta Homoren artean egongo zena.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beso oso luzeak zituen hankekin konparatuz, eta burezurraren handitze bat esperimentatu zuen, masailezur txikitzearekin batera.

Australopitekoen aldean garezur-edukiera handiagoa zuen (600-750  cm³), baina Homo erectusena baino txikiagoa. Garaiera txikikoa zen (1,2-1,6 metro).

Australopitekoetatik aldenduta, Homo generoaren hainbat ezaugarri zituen Homo habilisek: masailezur fina eta kokotsa atzeratuta; pelbis eta femur oso modernoak, zutik ibiltzeko egokiak; prognatismo urria, australopitekoarena baino txikiagoa...

Sexu dimorfismo handia zeukan hominido honek, emeak arrak baino askoz txikiagoak baitziren

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bipedoa zen, hots, zutik ibiltzeko gaitasuna zuen

Erabilitako tresnei esker haragia jateko erraztasun handiagoa lortu zuten, baita fruituak txikitzeko ere. Tresnak erabili izanak ez du esan nahi Homo Habilisa ehiztaria zenik. Izan ere Habilisa belarjalea zela uste da, eta bere dieta hildako animalien haragiarekin osatzen zuela.

Industria litiko oso primitiboa garatu zuen, gai izanik harrizko tresna batzuk egiteko.

Homo habilisa, denbora eta leku berean beste hainbat espezierekin bizi izan zen: Homo Rudolfensis eta Paranthropus generoko espeziekin, alegia. Guztiak habitat berean bizi ziren, baina ez zuten errekurtsoengatik gatazkarik izan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Homo habilis Aldatu lotura Wikidatan