I, Claudius (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ni, Klaudio (telesaila)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
I, Claudius (telesaila)
Jatorria
Sortzailea Robert Graves
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Sasoi kopurua 1
Atalak 13
Ezaugarriak
Genero artistikoa historical period drama Itzuli, telebista drama, telesail historikoa eta film adaptazioa
Hizkuntza ingelesa
Deskribapena
Oinarritua I, Claudius Itzuli
Honen parte da list of Masterpiece Theatre episodes Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Herbert Wise
Gidoigilea(k) Jack Pulman Itzuli
[[Kategoria:Jack Pulman Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Derek George Jacobi (Klaudio)
Siân Phillips (Livia Drusila)
Brian Blessed (Zesar Augusto)
George Baker (Tiberio)
John Hurt (Kaligula)
Patrick Stewart (Seiano)





Bestelako lanak
Musikagilea Wilfred Josephs Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC Two Itzuli
Hasiera-data 1976ko irailaren 20a
Amaiera-data 1976ko abenduaren 6a
Fikzioa
Kanpo loturak

I, Claudius (eusk. 'Ni, Klaudio') Erresuma Batuko BBC telebista kateak 1976an ekoiztu eta igorri zuen telesail labur bat izan zen. Robert Graves idazlearen I, Claudius eta Claudius the God ("Klaudio Jainkoa") eleberrien egokitzapen bat da. Telesaila honen sortzailea Jack Pullman izan zen, era berean gidoiaren idazlea ere izan zelarik. 13 atalek osatu zuten.

Bertan Julio-Klaudio dinastiaren gora-behereak agerrarazten dira, hasi Zesar Augustoren aginte egunetatik eta Klaudioren azken egunak arte, betiere azken honen autobiografia ikuspuntu batetik ikusita. Honela bada, telesailak ikuslegoa pil-pilean mantentzea lortzen du, familia horretako senitartekoen arteko azpijoko eta zitalkeriak ikusiz.

Pertsonaia nagusiak Shakespearetar antzerki giroan zaildutako aktoreek antzeztu zituzten, garai hartan telebista munduan ezezagunak ziren, baina gerora oso ezagunak bilakatuko zirenak, hauen artean Siân Phillips (Livia), Derek Jacobi (Klaudio), John Hurt (Kaligula) eta Brian Blessed (Zesar Augusto) daudelarik.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A Touch of Murder ("Hilketa ukitu bat")
  2. Family Affairs ("Familia Gora Beherak")
  3. Waiting in the Wings ("Bastidore Artean Zain")
  4. What Shall We Do About Claudius? ("Zer Eginen Dugu Klaudiorekin?")
  5. Poison is Queen ("Pozoia Erregina Da")
  6. Some Justice ("Justizia Apur Bat")
  7. Queen of Heaven ("Zeruetako Erregina")
  8. Reign of Terror ("Izuaren Erresuma")
  9. Zeus, by Jove! ("Zeus, Ala Jupiter!")
  10. Hail Who? ("Agur Nori?")
  11. Fool's Luck ("Ergelaren Zortea")
  12. A God in Colchester ("Jainko Bat Colchesterren")
  13. Old King Log ("Errege Zahar Baldarra")

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]