Robert Graves

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Graves
Robert graves-1492549303 (cropped).JPG
Bizitza
Jaiotza Wimbledon1895eko uztailaren 24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Deià1985eko abenduaren 7a (90 urte)
Familia
Aita Alfred Perceval Graves
Ezkontidea(k) Nancy Nicholson  1949)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa King's College School
St John's College
Charterhouse School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea poeta, eleberrigilea, idazlea, antzerkigilea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, militarra, literatura kritikaria, zientzia-fikzio idazlea eta mythographerra
Lantokia(k) Oxford
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa eleberria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0336345

Robert von Ranke Graves (Londres, 1895eko uztailaren 24 - Mallorca, 1985eko abenduaren 7) Ingalaterrako ikasle, olerkari eta idazlea izan zen. Bere bizialdian 140 baino lan gehiago idatzi zituen. Anglo irlandar Alfred Perceval Gravesen semea eta Leopold von Ranke historialariaren iloba zela eta, izen hori jaso zuen.

Gravesen lanik arrakastatsuena I, Claudius (Ni, Klaudio) eleberria da 1934. Iturri klasikoetan oinarriturik, Klaudio erromatar enperadorearen bizia kontatzen du. Hurrengo urtean, Claudius the God liburuan, istorioa luzatu zuen. Beste eleberri historiko bat ere argitaratu zuen: Count Belisarius 1938.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895ean jaio zen Robert Graves, Londresen, tradizio intelektualeko familia batean; gazterik hasi zen poesia idazten, eta hartan jarraitu zuen Lehen Mundu Gerran mendebaldeko frontera joan behar izan zuenean ere. Bizikizun erabakigarria gertatu zitzaion lubakietako gerraren izugarrikeria, eta ondorengo hamar urteetan gorabehera psikologikoak izan zituen gerraren ondorioz. Arazoak, gainera, areagotu egin zituen azkenean banandurik bukatu zen ezkontza zoritxarreko batek. Frantziako lubakietan bizitako gogorkeriek, ordea, emaitza eder bat izan zuten, zenbait poema eta Agur honi guztiari oroitzapen-liburu bikaina.

Poesia hura, hasierakoa, poesia modernistaren barnean sailkatu zuten; laster utziko zuen, ordea, Gravesek joera hori, eta 1918. urtearen ondoren etengabe bilatuko zuen poesian gerrak ekarritako zauriak sendatzeko bidea; 1923 ondoren, erromantizismoa baztertu eta estoizismo klasiko moduko bati lotu zitzaion. Gauzak hobera egin zuten Laura Riding amerikar poetarekin elkartu zenean (1926); hamahiru urtez biziko zen harekin; poesia berri bat hasi zen orduan lantzen, zehatzagoa eta ordenatuagoa; garai horretan, poema asko eta kalitate handikoak idatzi zituen, gaurko ingeles poesiako maisuen mailan ipintzen dutenak. Poesia horretan gehiago jotzen du egileak tradizionalismora modernotasunera baino, esanahiaren garbitasuna azpimarratzen duen heinean. Bereziki aipagarriak dira maitasunezko poema tristeak, W.B. Yeats irlandarraren poemekin batera ingelesezko ederrenetakoak baitira.

1929an Mallorcan hartu zuen bizilekua; hantxe hilko zen 1985ean. Han idatzi zituen bere eleberri ezagunenetako batzuk: hasieran aipaturiko Ni, Klaudio (1934) ; Claudius the God (1934, Klaudio jainkoa), Klaudio erromatar enperadorearen kontakizunak, lehen pertsonan eginak, Augusto, Tiberio, Kaligula eta Klaudioren beraren gobernualdiei buruzkoak ; Count Belisarius (1938, Belisario kondea), Bigarren Mundu Gerrako gertakizunekin oso lotua ; Wife to Mr. Milton (1943, Mr. Miltonen emaztea), XVII. mendeko hizkeran idatzia ; The Golden Fleece (1944, Urrezko ahari-larrua), mitologia gaurko ezagutza arkeologiko eta antropologikoen argitan berraztertzen duena.

Aipagarria da, orobat, The Nazarene Gospels Restored ( 1953, Nazareteko Ebanjelio berreginak), San Pauloren lehen testuak izan zitezkeenak aurkitzeko egindako idaztaldi berria. Urrezko ahari-larrua-k mitoen azterketa zabalago batera bultzatu zuen egilea, eta, haren ondoren, bere obra eztabaidatuenetako bat argitaratu zuen, The White Goddess (1948, jainkosa zuria).

Eleberriaren nahiz saiakeraren alorrean, Gravesen asmoa ez da artelanak osatzea (artea, harentzat, poesia baino ez baita), mendeetan landu diren gaiei buruzko istorioak berak egiatzat hartzen duen moduan berridaztea baizik. Azkenik, ezin da aipatu gabe utzi Gravesen kritikari-lana, askotariko gaiak hartzen dituena: zientzia, erlijioa, literatura. Kritikako lehen lana On English Poetry (1922, Ingeles poesiari buruz) da; oso sonatuak izan ziren 1955an agertu zituen irizpideak, Ezra Pound, T.S. Eliot, W.H. Auden, D.M. Thomas eta W.B. Yeats gaitzetsiz, eta esplikatuz nola egin zuten bekatu, zeinek bere modura, ingeles hizkuntzaren kontra. Jarrera ikonoklasta hori, bestalde, bere buruari ere aplikatu zion Gravesek, bere poemak kondenatuz edo berridatziz.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • My Head! My Head!. London: Sucker, 1925; Alfred. A. Knopf, New York, 1925.
  • The Shout. London: Mathews & Marrot, 1929.
  • No Decency Left (Laura Riding-ekin). London: Jonathan Cape, 1932.
  • The Real David Copperfield. London: Arthur Barker, 1933; as David Copperfield, by Charles Dickens, Condensed by Robert Graves, ed. M. P. Paine. New York: Harcourt, Brace, 1934.
  • I, Claudius. London: Arthur Barker, 1934; New York: Smith & Haas, 1934.
  • Claudius the God and his Wife Messalina. London: Arthur Barker, 1934; New York: Smith & Haas, 1935.
  • Antigua, Penny, Puce. Deyá, Mallorca/London: Seizin Press/Constable, 1936; New York: Random House, 1937.
  • Count Belisarius. London: Cassell, 1938: Random House, New York, 1938.
  • Sergeant Lamb of the Ninth. London: Methuen, 1940; as Sergeant Lamb's America. New York: Random House, 1940.
  • Proceed, Sergeant Lamb. London: Methuen, 1941; New York: Random House, 1941.
  • The Story of Marie Powell: Wife to Mr. Milton. London: Cassell, 1943; as Wife to Mr Milton: The Story of Marie Powell. New York: Creative Age Press, 1944.
  • The Golden Fleece. London: Cassell, 1944; as Hercules, My Shipmate. New York: Creative Age Press, 1945.
  • King Jesus. New York: Creative Age Press, 1946; London: Cassell, 1946.
  • Watch the North Wind Rise. New York: Creative Age Press, 1949; as Seven Days in New Crete. London: Cassell, 1949.
  • The Islands of Unwisdom. New York: Doubleday, 1949; as The Isles of Unwisdom. London: Cassell, 1950.
  • Homer's Daughter. London: Cassell, 1955; New York: Doubleday, 1955.
  • Catacrok! Mostly Stories, Mostly Funny. London: Cassell, 1956.
  • They Hanged My Saintly Billy. London: Cassell, 1957; New York: Doubleday, 1957.
  • Collected Short Stories. Doubleday: New York, 1964; Cassell, London, 1965.
  • An Ancient Castle. London: Peter Owen, 1980.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Graves Aldatu lotura Wikidatan