Edukira joan

Nikkō

Koordenatuak: 36°43′11″N 139°41′53″E / 36.71983°N 139.69817°E / 36.71983; 139.69817
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikkō
日光市
小山市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Tochigi
Alkateabaliorik ez
Izen ofiziala日光市
日光町
Jatorrizko izena日光市
Posta kodea321-1292
Geografia
Koordenatuak36°43′11″N 139°41′53″E / 36.71983°N 139.69817°E / 36.71983; 139.69817
Map
Azalera1.449,87 km²
MugakideakUtsunomiya, Kanuma (en) Itzuli, Nasushiobara (en) Itzuli, Shioya (en) Itzuli, Numata (en) Itzuli, Midori (en) Itzuli, Katashina (en) Itzuli, Minamiaizu (en) Itzuli eta Hinoemata (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria77.027 (2021eko martxoaren 1a)
−6.359 (2015)
Dentsitatea53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0288
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakTainan, Tomakomai, Hachiōji eta Odawara
http://www.city.nikko.lg.jp/ www.city.nikko.lg.jp

Nikkō (japonieraz: 日光市 Nikkō-shi?) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean Tokiotik iparraldera. 2012ko erroldaren arabera 90.071 biztanle ditu. Tochigi prefeturako hiri ezagunena da, izan ere UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baititu bertako tenplu eta santutegiak. Japoniako toki turistikoenetako bat bihurtu da beraz.

Nikkō izenak "eguzki argia" esan nahi du.

Tochigi prefeturako mendialdean kokaturik dago, Tokiotik 140 km eta prefeturako hiriburua den Utsunomiyatik 35 km mendebaldera.

Azalera handia duen udalerria da, 1.449'87 km², Japoniako hirugarren zabalena hain zuzen ere. Nikkō Parke Nazionalak hartzen du azaleraren gehiengoa. Altuera diferentzia handiak ditu bere lurraldean, 200 metrotatik hasi eta 2.000 metrotik gorako mendiak baititu. Honi esker Tokiotik gertu egon arren Hokkaidō uhartearen antzeko klima du, batazbesteko tenperatura 7 °C-koa izanik, udan maximoak 22 °C eta neguan minimoak -8 °C.

Nikkō erdigunea tenpluetara doan 119 errepide zuzenaren inguruan luzatzen da eta ertzetan jatetxeak, dendak eta ostatuak daude. Aipatzekoa da JR geltokia, Frank Lloyd Wright arkitektuak diseinaturiko egurrezko eraikin elegantea. Errepidea Daiya ibairaino iristen da eta gaur erabiltzen den zubi berriaren ondoan egurrezko Shinkyo zubi gorria dago. Tenpluen muinoaren ezkerrsaldean Tamozawa auzoa dago eta bertan daude Lorategi Botanikoak.

Tradizioak dioenez Shōdō Shōnin monjeak iparraldera bidean 766 urtean Daiya ibaia gurutzatu zuen bi suge erraldoiren laguntzarekin eta bertan Rinnō-ji tenplua ezarri zuen. Ondoren, 784ean, Chūzen-ji tenplua eraiki zen ondoan eta bi tenplu hauen inguruan eratuz joan zen herria. 1617an Nikkō Tōshō-gū santutegia eraiki zen eta Tokugawa Ieyasu shoguna bertan ehortzi zenez bisitari asko erakarri zituen Nikkōk eta Edotik (Tokio) zetozen errepideak hobetu zituzten. 1636an Shinkyo eraiki zen shogunak eta mezulari inperialak Tōshō-gū santutegira etortzeko. Gaurko zubia 1907koa da, zaharra uholdeak eraman baitzuen.

Meiji berrezarkuntzan mendialdeko opor-leku bihurtu zen hainbat onsen zituelako, batez ere 1889an herri bihurtu eta 1890ean trena iritsi zenean. Bereziki gustokoa zuten Japonian zeuden atzerritarrek. 1954ean hiri bihurtu zen.

1999an Nikkōko tenplu eta santutegiak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk.

Nikkōn dagoen jarduena nabariena turismoa bada ere, ur-jauziei esker indar hidroelektriko handia lortzen du. Honetaz gain kobre eta aluminio meatzeak ere baditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]