Tochigi (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tochigi prefetura
栃木県
bandera
Administrazioa
Estatua  Japonia
Hiriburua Utsunomiya
Geografia
Koordenatuak 36° 31′ 00″ N, 139° 49′ 00″ E / 36.516666666667°N,139.81666666667°E / 36.516666666667; 139.81666666667Koordenatuak: 36° 31′ 00″ N, 139° 49′ 00″ E / 36.516666666667°N,139.81666666667°E / 36.516666666667; 139.81666666667
Map of Japan with highlight on 09 Tochigi prefecture.svg
Azalera 6,408.28 km²
Demografia
Biztanleria 2,005,096 biztanle (2010)
Dentsitatea 313 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kantō
Uhartea Honshu

Tochigi prefetura (栃木県 Tochigi-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Utsunomiya da. Nikkō hirian, tenplo budista eta xintoismoaren santutegi ospetsuak daude, Unescok Gizateriaren Ondare izendatuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza baino lehen, Tochigiren izena Shimotsuke probintzia zen. XIX. mendearen bukaeran prefeturak ezarri zirenean, Tochigi hirian ezarri zen prefeturaren hiriburua, 1873an, Utsunomiya eta Tochigi prefeturak batu zirenean. Gero, 1884an, hiriburua Utsunomiyara aldatua izan zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantō eskualdeko iparraldean dago. Haren prefetura mugakideak hauek dira: Ibaraki, Gunma, Saitama eta Fukushima. Klima heze epela du, oro har, baina tenperatura nabarmen aldatzen da aro batetik bestera. Neguak lehorrak izaten dira, haizetsuak, eta neguak, berriz, hezeak eta ekaitz ugarikoak.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tik aurrera urtero aldatu da antolaketa herriak batu baitituzte.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tochigi prefeturako hiriak Kantō eskualdeko beste prefeturetakoekin konparatuta nahiko txikiak dira. Hona hemen handienak:
  1. Utsunomiya (hiriburua, 511.296 biztanle)
  2. Oyama (163.954 bizt.)
  3. Ashikaga (153.766 bizt.)
  4. Tochigi (144.541 bizt.)
  5. Sano (124.001 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tochigi (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan