Nimr Baqr al-Nimr
Nimr Baqr al-Nimr | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Al-Awamiyah ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Saudi Arabia, 2016ko urtarrilaren 2a (56 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea |
Familia | |
Familia |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
University of Massachusetts Amherst ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak |
giza eskubideen aldeko ekintzailea, Xekea, Akhoond ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa |
islama Xiismoa |
www.sknemer.com/ |
Nimr Baqr al-Nimr, Nimr Jekea bezala ezaguna, (arabieraz: نمر باقر النمر, edo Nimr Baqir al-Namr, Nimr Bakir al-Nimr eta Nemr Baqir al-Nemr (1959ko ekainaren 21a - 2016ko urtarrilaren 2), al-Awamiyahko (Arabia Saudi) klerigo xiita, bertako monarkiaren oposatzaile ezaguna zen. XXI. mendearen lehenengo hamarkadetan xiitek jasan duten bazterketa historikoaren aurkako ahots nagusietariko bat. Horegatik, behin baino gehiagotan atxilotua izan zen eta, azkenik, 2014ean, terrorismo akusaziopean eta inongo garantiarik gabe epaituez gero, 2016an, exekutatuta beste 46 pertsonekin batera. Amnistia Internazionalak kontzientzia preso moduan defenditu zuen azken momentu arte. Haren iloba, Ali Mohammed al-Nimr, heriotz zigorrera kondenatua dago baita ere, 2011ko protestetan parte hartzeagatik; urte hartan adin txikikoa zen.[1]
Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arabia Saudiko aktibistek pertsona moderatua bezala deskribitzen dute nahiz eta sermoietan erretorika sutsua erabili. Dena dela, inoiz ez zuen estatuaren aurka biolentziaren aldeko jarrera hartu. Haren ideia nagusietariko bat xiitak nagusiak diren "Ekialdeko Probintziaren" independentzia ereibindikatzea izan zen. Ohikoak ziren Arabiako monarkiaren eta ustelkeriaren aurkako kritikak.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Exekuzioen berri, Jon Fernandezek Berrian, 2016/01/03.