Nina Bari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Bari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakНина Карловна Бари
JaiotzaMosku1901eko azaroaren 19a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1961eko uztailaren 15a (59 urte)
Hobiratze lekuaVvedenskoye Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: ibilgailuak harrapatzea
Familia
Ezkontidea(k)Viktor Nemytsky (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
TesiaQ106634616 Itzuli
Tesi zuzendariaNikolai Luzin
Doktorego ikaslea(k)Sergey Yablonsky (en) Itzuli
Vladimir Kozlov (en) Itzuli
Pyotr Lavrentyevich Ulyanov (en) Itzuli
Rafail Samoilovich Guter (en) Itzuli
Zoya Nikolaevna Kazhdan (en) Itzuli
Yurii Aleksandrovich Kazmin (en) Itzuli
Klara Volfovna Temko (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Moskuko Estatu Unibertsitatea

Find a Grave: 122585586 Edit the value on Wikidata

Nina Karlovna Bari (Errusieraz: Нина Карловна Бари, Mosku,1901eko azaroaren 19aibidem,1961eko uztailaren 15a) matematikari sobietarra zen, serie trigonometrikoei buruz egindako lanagatik ezaguna.[1][2]

Hezkuntza eta gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nina Bari Errusian jaio zen 1901eko azaroaren 19an, Olga Eduardovna Seligsen eta Karl Adolfovich Bari fisikariaren alaba izan zen. 1918an, Moskuko Estatu Unibertsitate ospetsuko Fisika eta Matematika Departamentuan onartu zuten lehen emakumeetako bat izan zen. 1921ean graduatu zen (unibertsitatean sartu eta hiru urtera). Graduatu ondoren, Barik irakaskuntzan hasi zuen bere karrera. Moskuko Baso Institutuan, Moskuko Institutu Politeknikoan eta Sverdlov Institutu Komunistan irakasle izan zen. Barik Matematika eta Mekanikako Ikerketa Institutu sortu berrian ordaindutako ikerketa-beka bakarra eskatu eta jaso zuen. Bertan, ikasle bezala, Bari Luzitania izeneko eliteko talde batean sartu zen — erakunde akademiko informal eta sozial bat. Funtzio eta serie trigonometrikoak ikasi zituen Nikolai Luzinen babespean, laster nabarmendu zen arlo horretan eta bere ikasle izar bihurtu zen.[1][2] Bere ikerketen emaitzak Moskuko Matematika Elkartean aurkeztu zituen 1922an (elkarte horren aurrean aurkeztu zuen lehen emakumea izan zen).[3]

1926an, Barik hedapen trigonometrikoei buruzko ikerketa batekin osatu zuen bere doktore-tesia, eta horri esker Glavnauk saria jaso zuen.[1][2][4] 1927an Parisera joan zen Sorbonan eta Collège de Francen ikasteko. Ondoren, Bari Poloniako Matematika Kongresuan izan zen, Lwówen (Polonia). Bertan, Parisera itzultzeko eta ikasketekin jarraitzeko finantziazioa lortu zuen. Parisera bidaiatzeko erabakia Luzitania taldearen desintegrazioak eragin zezakeen. Luzinen nortasun suminkorrak zaildu egingo zituen hura osatzen zuten matematikarien arteko harremanak. 1930ean, Luzitania mugimenduaren arrasto guztiak desagertu ziren, eta Luzinek Moskuko Estatu Unibertsitatea utzi zuen Matematikako Steklov Institutuko Zientzia Akademiara joateko. 1932an, Barik irakasle izatea lortu zuen Moskuko Estatu Unibertsitatean, eta 1935ean Fisika eta Matematika Zientzietako doktore titulua eman zioten, ohiko Ph.D. baino ikerketa-titulu ospetsuagoa. Garai hartan, Barik amaitua zuen serie trigonometrikoei buruzko sortze-lana.[1][2]

Karrera eta helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bari Dmitrii Menshoven gertuko kolaboratzailea izan zen ikerketa-proiektu askotan.[2] 1940ko hamarkadan, berak eta Menshovek funtzioen teoria aztertzen lan egin zuten Moskuko Estatu Unibertsitatean. 1952an, funtzio primitiboei eta serie trigonometrikoei buruzko ikerketa garrantzitsu bat argitaratu zuen, bere konbergentzia ia unibertsala erakutsiz. Barik hainbat hitzaldi aurkeztu zituen 1956ko Moskuko "Third All-Union" biltzarretan eta 1958ko Edinburgoko Matematikarien Nazioarteko Biltzarrean.[3]

Matematika zen Bariren bizitza intelektualaren erdigunea, baina bere interesak zabalagoak ziren literaturaz eta arteez ere gozatzen zuelarik. Mendizale amorratua izan zen eta Errusiako Kaukaso, Altai, Lamir eta Tian Shan mendikateetan bidaiatu zuen. Barik bere senarrarekin partekatzen zuen interes hori, Viktor Vladimirovitx Nemytskii matematikari sobietarrarekin, Moskuko Estatu Unibertsitateko irakaslea eta mendiko esploratzaile irrikatsua. Ez dago bere ezkontzari buruzko dokumentaziorik, baina bere garaikideek uste zuten bi aldiz ezkondu zela. Bariren azken lana (55. argitalpena) serie trigonometrikoen teoriaren artearen egoerari buruzko 900 orrialdeko monografia bat zen, garai hartan funtzio trigonometrikoen teoriaren erreferentziazko ikerketatzat hartu zena.[3]

1961eko uztailaren 12an, Bari Moskuko metroan tren baten aurrean erorita hil zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Nina Karlovna Bari» mathwomen.agnesscott.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  2. a b c d e f (Ingelesez) «Nina Bari - Biography» Maths History (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  3. a b c Proffitt, Pamela. (1999). Notable women scientists. Detroit : Gale Group ISBN 978-0-7876-3900-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  4. «Nina Bari - The Mathematics Genealogy Project» www.mathgenealogy.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]