Nina Dudarova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Dudarova
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1903
Herrialdea Errusia
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoaIjitoa
HeriotzaMosku, 1992 (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
erromaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Romen Theatre (en) Itzuli

Nina Alexandrovna Dudarova, errusieraz: Нина Александровна Дударова (San Petersburgo, 1903Mosku, 1992) irakasle, pedagogo, idazle, poeta, editore, hizkuntzalari eta itzultzaile ijito sozialista, emakumeen eta ijitoen eskubideen defendatzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgon jaio zen, ama ijitoa zuen, abeslari eta dantzaria ijitoen abesbatza batean, aitaordea errusiarra.

Magisteritza eta Pedagogia ikasi ondoren, 1925ean Moskuko Errusiar Ijitoen Batasunaren kide egin zen. Taldearen helburuak ijitoen alfabetatzea eta erromani hizkuntzako eskolak sortzea izanik. 1926an, Nikolai Pankov poeta eta itzultzaile ijitoak diruz lagundu zuen erromaniarentzako alfabetoa landu zezan.[1]

Dudarova eta Pankov-en azken transkripzio zirilikoa Ruska Romaren dialektoan oinarritu zen. Alfabeto honetan idatzitako literatura erromani ugari zegoen (300 liburutik gora 1927 eta 1938 artean); hala ere, eragin hori zirkulu nahiko mugatu batean geratu zen, batez ere Moskun eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko hainbat herritan. 1938an ijitoak sobietar gizartean "integratzeko" politika nagusitu zen eta beraz ijitoen herri nortasuna alde batera geratu zen. Sobietar Batasunaren hastapenetan, ijitoen hezkuntzaren gaiari buruzko eskuliburu asko argitaratu ziren ijitoen eskoletan ez ezik, ijitoen populazio analfabeto helduek ere erabil zitzaten. Dudarova-ren lehen Nevo Drom: Bukvaryo Vash Bare Manushenge izan zen lehenetariko bat.[2][3]

Dudarova eta Pankov Nevo Drom ("Bide Berria") aldizkari literario eta sozialaren editoreak izan ziren eta almanaka ezagunen argitalpenean parte hartu zuten, non Dudarovak ideologia sozialistaz betetako haurrentzako poemak argitaratu zituen. Garai honetan, Alexander Pushkinen lanak erromanierara itzultzen lagundu zuen ere eta Loly Cheren (Izar Gorria) kultur eta gizarte kluba zuzendu zuen. Herrialdetik bidaiatu zuen hezkuntzaren alde, erlijioen kontra hitzeginez eta emakumeen eskubideei eta higieneari eta buruzko hitzaldiak ematen.[4]

1930eko hamarkadatik Romani irakatsi zuen Moskuko Romen Antzokian eta haurrentzako literatura-editore gisa lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Sobietar Batasunak romanierazko programa guztiei uko egin zien eta Dudarova anonimotasunean erori zen.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniako Terne Roma elkarteak Nina Alexandrovna Dudarova Saria ematen du, erromaniera berreskuratzeko edota sustatzeko lanetan aritzen direnak goraipatzeko.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. (Gaztelaniaz) «La lengua o la vida» pikara magazine 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. Soria, Ana Paula C. A. S. T. E. L. L. O. B. R. A. N. C. O.. (2020-01-01). «La Literatura Romani: una escritura de reconstrucción» ÄSTHETIK(EN) DER ROMA - German Research Fundation (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Referentes» Romanó Kher (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  5. (Gaztelaniaz) Catalunya, Museu Virtual del Poble Gitano de. (2019-11-15). «Los premios “Nina Alexandrovna Dudarova 2019” reconocieron la labor de diferentes personas e instituciones en la recuperación de la lengua romaní en Cataluña» Museu Virtual del Poble Gitano a Catalunya (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Irakurketa sakontzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]