Edukira joan

Nina Jacqmin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nina Jacqmin

(2017)
Bizitza
JaiotzaBrusela1989ko abuztuaren 21a (35 urte)
Herrialdea Belgika
BizilekuaBelgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaInstitut Saint-Luc (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta umorista grafikoa
Genero artistikoaFranko-belgikar komikigintza

ninajack.com
Facebook: ninajacqminart Instagram: nina.jacqmin Edit the value on Wikidata

Nina Jacqmin (Brusela Handia , 1989ko abuztuaren 21a) komikigile eta ilustratzaile belgikarra da.

Nina Jacqmin 1989ko abuztuaren 21ean jaio zen Brusela Handian.[1][2][oh 1] Gaur egun ere Belgikan bizi da.[3]

Bruselako Institut Saint-Luc ikastetxeko École supérieure des arts (ESA) sailean ikasi zuen, komiki-atalean.[4][5]

Ikasketak amaitu zituenean, Nina Jacqmin komikigintzaren mundu profesionalean sartzen saiatu zen hainbat argitaletxetan lana eskatuz.[6] Bitartean, interneten ezagutu zituen zenbait komikigilerekin elkarlanean proiektu batzuk egin zituen[6], eta, aldi berean, Bruselako tabernarik garrantzitsuenetako batean zerbitzari gisa ere lan egin zuen[7][6]. Argitaletxeetan, baina, ezezkoak besterik ez zuen jaso, eta horregatik, beldur izan zen marrazkilari gisa kurritu nahi zuen ibilbidean ezin izango ote zuen aurrera egin. Erabat etsiturik, diseinu grafikoa ordenagailuz ikasteari ere ekin zion.[7]

Azkenean, Nina Jacqminek Nicolas Antona gidoigilearekin elkarlanean egindako proiektu batek —La Tristesse de l 'éléphant komikia[8]— editoreen interesa erakartzea lortu zuen.[6] 2016ko urtarrilaren 21ean argitaratu zuten Les Enfants Rouges Frantziako argitaletxean, eta zenbait sari jaso zituen[9], haien artean, 2017ko Bd Ados saria, Illzach-eko Bédéciné jaialdian.[10][11] 2020an, istorioaren bertsio berrikusi eta emendatua berrargitaratu zuten Les Enfants rouges argitaletxearen Mimosa bilduman. Urte horretan bertan, Thomas Ressek zuzendutako txotxongilo ikuskizun batean antzezteko egokitu zuten[12], eta, geroago, Frantziako La Comédie de Colmar zentro dramatiko nazionalean aurkeztu zuten 2022-23 denboraldian[13]. Handik gutxira, 2017an, argitaletxe beraren Mimosa bildumako bigarren proiektu batean hartu zuen parte: Cyril Legrais-ek idatzitako Les Ruines de Tagab komikia.[14][15]

Nina Jacqminek Chantal van den Heuvel ezagutu zuen, Agatha Christieren biografia bat ilustratzeko proposatu zion gidoilaria.[16][17] Albuma 2019an kaleratu zen La Mystérieuse Affaire Agatha Christie izenburuarekin, Vents d 'Ouest argitaletxean.[18][19] Hurrengo urtean, berriz ere Van den Heuvelen gidoiarekin, George Sand - Ma vie à Nohant komikia ilustratu zuen. Proiektuak Centre des monuments nationaux erakundearen laguntza izan zuen eta Glénat argitaletxean kaleratu zuten.[20][21]

2022an, Nina Jacqminek Chadia Loueslati gidoilariak idatzitako Fumée komikia marraztu zuen (Marabout argitaletxea, Marabulles bilduma), Thelma Susbielle kazetariak hunkigarritzat jo zuen eleberri grafiko mutua.[22] Urte berean, gazteei zuzendutako Mon père, Casimir et moi albuma marraztu zuen Séverine Vidal idazle frantsesarekin elkarlanean, Les Enfants rouges argitaletxearen Páquerette bilduma berrian.[23] 2023an, Valérie Weishar-Giuliani gidoilariaren La Volière aux souvenirs komikia (Éditions Jungle) ilustratu zuen.[24][25]

Bestalde, 2016an, Suitzako Tramelan herriko Tramlabulle komiki-azokako afixa egin zuen[26][27], eta Carrières-Sur-Seine-koa 2023an.[28]

2019an, Nina Jacqminek La Tristesse de l'éléphant liburuaren jatorrizko irudiak ikusgai jarri zituen Bruselako Comic Art Factory galerian.[29]

  1. Bruselles (Brusela), batzuetan aire urbaine de Bruselles (Bruselako hiri-eremua) edo Grand Bruselles (Brusela Handia) ere deitua, Belgikako hiriburua eta haren inguruko konurbazioa da. Brusela-Hiriburuaren eskualdeko muga administratiboetatik haratago hedatzen da, Flandriako Brabantearen eta Valoniako Brabantearen zatiak barne hartuz. Bere erdigunean Bruselako udalerria dago, zeinen izen ofiziala, Belgikako konstituzioaren arabera, Brusela Hiria baita.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Nina Jacqmin» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-11 data duen 213251657 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «GCD :: Creator :: Nina Jacqmin (b. 1989)» www.comics.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  2. (Ingelesez) «Nina Jacqmin» lambiek.net 2017-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  3. «Nina Jacqmin» www.glenat.com 2024-04-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  4. (Ingelesez) «Nina Jacqmin» lambiek.net 2017-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  5. (Frantsesez) «Nina Jacqmin» Objectif plumes (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  6. a b c d (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Jacqmin, Nina - Bibliographie, BD, photo, biographie» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  7. a b (Ingelesez) «Nina Jacqmin» lambiek.net 2017-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  8. (Frantsesez) Vrignon, O.. «La Tristesse de l'éléphant» www.bdgest.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  9. (Frantsesez) «Jacqmin, Nina - 1989 (Belgique)» www.delemontbd.ch (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  10. «Audioblog | Interview de Nina Jacqmin» audioblog.arteradio.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  11. (Frantsesez) Proudhon, Laurent. (2017-03-20). «La Tristesse de l'éléphant - Nicolas Antona et Nina Jacqmin» Benzine Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  12. (Frantsesez) «Nina Jacqmin» Les Archives du Spectacle 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  13. (Frantsesez) «La Tristesse de l’éléphant» Comédie de Colmar (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  14. (Frantsesez) «Nina Jacqmin» Objectif plumes (Noiz kontsultatua: 2024-04-20).
  15. a b (Frantsesez) Baclet, Jean Michel. (2018-02-05). «Les Ruines de Tagab chez Les enfants rouges» PLANETE BD (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  16. a b (Frantsesez) Schraûwen, Jacques. «La Mystérieuse Affaire Agatha Christie» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  17. a b (Frantsesez) Truc, Jean-Laurent. (2019-11-07). «La Mystérieuse affaire Agatha Christie, une fuite désespérée» Ligne Claire (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  18. (Frantsesez) Salin, S.. «La mystérieuse affaire Agatha Christie» www.bdgest.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  19. (Frantsesez) Proudhon, Laurent. (2017-03-20). «La Tristesse de l'éléphant - Nicolas Antona et Nina Jacqmin» Benzine Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  20. a b (Frantsesez) Marc, Denis. (2005-05-21). «George Sand, l’histoire d’une scandaleuse et d’une militante» RTBF (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  21. a b (Frantsesez) Truc, Jean-Laurent. (2021-04-18). «George Sand en BD, femme de combat et de courage» Ligne Claire (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  22. a b (Frantsesez) Susbielle, Thelma. (2022-04-07). «"Fumée" : un roman graphique muet mais émouvant» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  23. a b (Frantsesez) Karius, Claire. (2022-11-01). «Mon père, Casimir et moi» Comixtrip (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  24. a b (Frantsesez) Natali, M.. «La volière aux souvenirs - BD, informations, cotes» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  25. a b (Frantsesez) «La Volière aux Souvenirs, Valérie Weishar-Giuliani & Nina Jacqmin» Les petites lectures de Scarlett 2023-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  26. (Frantsesez) «Nina JACQMIN - Illustration - Affiche festival BD de Tramelan - Page» La Galerie de la Bande Dessinée (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  27. (Frantsesez) «Affiches des précédentes éditions» Tramlabulle (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  28. «Carrières-sur-Seine organise son premier festival de BD - ActuaBD» www.actuabd.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  29. (Frantsesez) Detournay, Charles Louis. «Comic Art Factory : entre terre et mer» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  30. (Frantsesez) Vrignon, O.. «La Tristesse de l'éléphant» www.bdgest.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  31. (Frantsesez) Proudhon, Laurent. (2017-03-20). «La Tristesse de l'éléphant - Nicolas Antona et Nina Jacqmin» Benzine Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  32. (Frantsesez) Le Mercier, Gwénaëlle. «La tristesse de l'éléphant : le très beau manège de l'amour» Comixtrip (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  33. (Frantsesez) Léonard, Mick. Mystérieuse affaire Agatha Christie T1 chez Vents d'Ouest. Planete BD (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  • (Frantsesez) Mellot, Philippe; Denni, Michel; Turpin, Laurent; Morzadec, Isabelle. (2022). Trésors de la bande dessinée BDM 2023-2024 - Catalogue encyclopédie & argus. in: Les Arènes BD. Éditions Les Arènes, 522, 541, 876, 1101, 1382 or. ISBN 979-10-375-0728-0..

Onlineko bideoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]