Odón Elorza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Odón Elorza
Odón Elorza ensayando la defensa de la candidatura de San Sebastián para Capital Europea de la Cultura en el Centro cívico de Intxaurrondo.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 14a -
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: April 2019 Spanish Congress of Deputies election Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 12a - 2019ko maiatzaren 21a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 8a - 2016ko maiatzaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko abenduaren 9a - 2015eko urriaren 27a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Donostiako alkatea

1991ko ekainaren 20a - 2011ko ekainaren 11
Xabier Albistur - Juan Karlos Izagirre
Eusko legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1991ko urriaren 8a
Q61309904 Itzuli

1979ko apirilaren 19a - 2011ko ekainaren 11
Bizitza
Jaiotza Donostia1955eko apirilaren 4a (64 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
PSE-EE
www.odonelorza.com
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Odon Elorza González[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko apirilaren 4a) politikaria da, PSE-EE alderdikoa. 1991etik 2011 arte Donostiako alkate izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako kaian jaio zen, aitaren aldetik armadore baten semea zen, eta amaren aldetik Badajozko jatorria du. Ikasketak korazonisten Mundaiz ikastetxe erlijiosoan egin zuen. Batxilergoa bukatu arren, ez zen karrera unibertsitario hasi berehala, eta izozki saltzaile ibili zen gaztaroko urte batzuetan. Bere esanetan, hortik etorri zitzaion jendartean murgiltzeko erraztasuna. Politikan ibili eta gero, sartu zen zuzenbide karrera egiten, lanarekin bateratzeko zailtasunak zirela eta, 10 urteren buruan bukatu zuena 1997an. Ana Maria Lanfus donostiar burgesiako familiako alaba batekin ezkonduta dago eta ez du seme alabarik.

PSE alderdiaren baitan, 1979ko iraileko udal hauteskundeetan Donostiako zinegotzi aukeratu zuten; 2011ko udal hauteskundeak arte, kargu horretan etengabe izan zen. Gainera, 1984tik 1991era Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen. 1991eko ekainaren 20an Donostiako alkatetza lortu zuen, botu eta zinegotzi gehien lortu ez arren, EAJ alderdiarekin eginiko akordio bati esker. 1999tik 2002 urteko hasiera bitartean PP alderdiarekin mantendu zen alkatetzan. Geroztik Ezker Batua eta beste alderdi batzuekin izandako lankidetzari esker segitu zuen alkate.

Alkatetzan irauteko garatutako akordio-politika nahasia eta gorabeheratsua zela-eta eta udal politikan izan duen jarreragatik, demagogo eta personalista izatea leporatu zaio hainbat aldetatik.[2][3] 2011ko udal hauteskundeetan Bilduk hauteskundeak irabazi zituen Donostian eta sozialistek hainbat eserleku galdu zituzten udalean. Elorzak hauteskundeak galdu zituelako eta beste arrazoi politiko batzuren erruz, alkate izateko hautagaitza eta zinegotzi kargua utzi zituen.[4] Ernesto Gasco izendatu zuten alkatetzarako hautagai.[4] 2014tik Espainako Kongresuko diputatua da, Gipuzkoan lortutako jarlekuarekin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elorza abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Elortza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz) El diputado de Cultura tacha a Elorza de "populista, demagógico y personalista, www.elpais.com. 1999-08-05.
  3. (Gaztelaniaz) 'La batalla de Donostia, bajo el 'efecto Elorza', www.diariovasco.com, 2007-05-14.
  4. a b (Gaztelaniaz) La despedida menos decorosa para Odón Elorza El Pais . Noiz kontsultatua: 2011-6-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odón Elorza Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Odón Elorza


Aurrekoa
Xabier Albistur (EA)
Escudo de Donostia.svg
Donostiako Alkatea

1991ko maiatzaren 10etik2011ko ekainaren 11ra
Ondorengoa
Juan Karlos Izagirre (Bildu)