Edukira joan

Oharrizko geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oharriz
Map
Kokapena
UdalerriaBaztan,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1916ko maiatzaren 28a
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak1
Trenbideak1
JabeaNafarroako Gobernua

Oharriz (lehen: Camino del Molino) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geraleku zahar bat da, Baztan ibarreko Oharriz herrian kokatuta dagoena.

Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun lotuko zituen bidaiari eta ondasunak garraiatzeko linea hasi zen martxan. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta ondasunak zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatuko zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzaketa hau ez zen inoiz eman, eta Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatuko zuena Plazaolako trena izan zen.[1][2]

1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta gutxiagoak zekarren krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetuz. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.[3]

Geralekua Irun — Elizondo burdinbidearen 48,0 kilometro-puntuan zegoen, 181 metroko altueran, Arraioz eta Irurita–Lekaroz geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. BERODIA R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
  2. MARTINENA J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
  3. OLAIZOLA J., PLAZA A., PEREZ AMUCHASTEGUI P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
  4. «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraioz Oharriz Irurita–Lekaroz
Irun–Hiria Elizondo