Alan García Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alan García Pérez
Garciaalan09112006-1.jpg
Peruko presidente

1985eko uztailak 28 - 1990eko uztailak 28
Fernando Belaúnde Terry - Alberto Fujimori
61. Peruko presidente

2006ko uztailak 28 - 2011ko uztailak 28
Alejandro Toledo - Ollanta Humala
Bizitza
Izen osoa Alan Gabriel Ludwig García Pérez
Jaiotza Lima1949ko maiatzaren 23a (68 urte)
Herrialdea  Peru
Bizilekua Lima
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Ezkontidea(k) Pilar Nores de García  (1978 -  2010)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Pantheon-Sorbonne University
Pontifical Catholic University of Peru
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria, soziologoa eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa American Popular Revolutionary Alliance
Firmaalangarcia.jpg

Alan García Pérez (Lima, 1949ko maiatzaren 23a) Peruko politikaria eta legegizona izan zen. Limako San Marcos Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean doktoregoa lortu. Sorbonan eta Parisko Latinoamerikako Goi Ikasketen Institutuan osatu zituen ikasketak. 1978. urtean, Perura itzuli zen, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren (APRA) sortzaile Víctor Raúl Haya de la Torrek hala eskatuta, eta politika-lanetan murgildu zen buru-belarri. Diputatu aukeratu zuten 1980an, eta batzar konstituziogileko kidea izan zen. 1982. urtean APRA alderdiko idazkari orokor izendatu zuten, eta 1984an lehendakaritzarako hauteskundeetarako hautagai izendatu. 1985eko hauteskundeak irabazi eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (1985-1990).

Bere agintaldian, Latinoamerikaren batasunaren alde lan egin zuen, eta hasieran Nazioarteko Diru Funtsaren asmoei aurre egiten ahalegindu zen. Dena dela, agintaldiak aurrera egin ahala, haserrea nagusitzen joan zen hainbat sektoretan, nazionalizazio-politika bideratu zuelako; militarrek indar gehiago nahi zuten, Sendero Luminoso gerrilla-taldeari aurre egiteko neurri gogorragoak eskatzen zituzten eta, azkenik, APRA alderdiko agintaritzatik aldendu zuten, alderdiko krisi baten ondorioz. Presio asko jaso zituen, eta azkenik, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren laguntza eskatu behar izan zuen. 1990ean Alberto Fujimorik hartu zuen Peruko lehendakari kargua, eta 1992an estatu-kolpea egin zuenez gero, Kolonbian eta Frantzian bizi izan zen Alan García.

Fujimoriren erregimena eroritakoan, García Perura itzuli zen eta 2001. urteko hauteskundeetara aurkeztu bazen ere, Alejandro Toledok irabazi zituen. García oposizioko burua izan zen (2001-2006). 2006ko hauteskundeak, ordea, irabazi zituen eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (2006-2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan García Pérez Aldatu lotura Wikidatan