Onikoforo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Onikoforo
40 Ma-0 Ma

Onycophora.jpg
Sailkapen zientifikoa
Goierreinua Eukaryota
Erreinua Animalia
Azpierreinua Bilateria
Goifiluma Ecdysozoa
Filuma Onychophora
Grube, 1853
Azpibanaketa

Onychophora (grezieratik, onykhos, "azkazala" eta phoros, "eraman") animalia ornogabe filum bat da, ileguri itsurarekin, beldarren antzarekin. Kanbriar garaitik existitu direla uste da eta artropodoekin zuzenki loturik daude, baina hauek ez bezala, ez daude artikulaturik. Hala ere, zoologo batzuek artropodoetan sartzen dituzte. 165 espezie ezagutzen dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onikoforoen banaketa espaziala munduan.

Lehorreko animaliak dira, zizarearen antzekoak, baina neurriz haiek baino askoz txikiagoak. Burua soinetik garbi bereizten ez dena, ahoa azpialdean duena eta intsektuen antzeko antenekikoa dute. Gorputzaren alde banatara hanka asko, giltzatuak eta erpedunak dituzte.

Ekuatorez hegoaldeko lurralde bero eta epeletan bizi dira, leku heze eta ilunetan batez ere. Egur ustela eta artropodo txikiak jaten dituzte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onikoforo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]