Edukira joan

Ormuzko itsasartea

Ormuzko itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasartea
Zabalera55 km
Sakonera220 m
Geografia
Map
Koordenatuak26°36′N 56°30′E / 26.6°N 56.5°E / 26.6; 56.5
Honen parte daPersiar golkoa
Leku geografikoaIndiako ozeanoa
Hidrografia
Betebidea

Ormuzko itsasartea[1] (arabieraz: هرمز, persieraz: تنگه هرمز) hego-mendebaldeko Asiako itsasarte estua da, Persiar golkoa eta Omango golkoa lotzen dituena. Omango golkoa itsasartearen hego-ekialdean dago; eta Persiar golkoa, hego-mendebaldean. 39 eta 97 kilometro arteko zabalera du, eta 167 kilometroko luzera.[2]

Iparraldeko kostaldean Iran du; eta hegoaldekoan, Arabiar Emirerri Batuak eta Musandam gobernantzia (Oman). Garrantzi estrategiko handia dauka, munduan kontsumitzen den petrolioaren %20 inguru bertatik igarotzen baita.[3]

K. a. VII. mendetik XIX. menderaino piraten babesleku zen. Gaur egun, Persiar golkoko petrolioa esportatzen duten petrolio ontzien pasabidea izanik, garrantzi estrategiko handikoa da. Ormuzko itsasartearen uretan munduko petrolioaren bosten bat garraiatzen da. Aipagarria da Ormuz uharteko izen bereko hiria, Ekialdeko perlen eta salgaien merkataritza-portu nagusia izan zena.

Itsasartearen satelite argazkia. Iparraldean Iran, eta Iran estatuak kontrolatutako irlak. Hegoaldean Arabiar Emirerri Batuak eta Oman estatuak.
Itsasartearen mapa politikoa. Iparraldean Iran, eta Iran estatuak kontrolatutako irlak: Qeshm, Hengam, Larak, Ormuzgan, Ormuz... Hegoaldean Arabiar Emirerri Batuak eta Oman estatuak, hauek ere beste uharte batzuen jabe.
Irango mapa fisikoa (Gaztelaniaz).
Oman
Arabiar Emirerri Batuak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]