Edukira joan

Orratz handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orratz handi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSyngnathiformes
FamiliaSyngnathidae
Generoaseaweed pipefish (en) Itzuli
Espeziea Syngnathus acus
Linnaeus, 1758

Orratz handia (Syngnathus acus) Syngnathidae familiako ur gaziko arraina da, ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1].

Lineok 1758. urtean deskribatu zuen Systema Naturae liburuan[2].

Orratz handia 45 cm-tako luzera hartzera iristen da, 47 cm-korik ere aurkitu da[2], baina orokorrean 33-35 cm ingurukoak izaten dira helduak.

Buruan mutur luzearen amaieran ahoa du eta begien atzealdean konkor txiki bat du[3].

Gorputz luzea du, segmentatua eta hezur gogorrezko plakez estalia. Segmentu bakoitza ia karratua da eta eskuan hartzerakoan gorputza erabat zurruna dela nabaritzen da. Segmentuak eraztun bidez elkartzen dira. Eraztun hauek argiak dira eta segmentuak ilunak. Uzkiaren gainetik 17-22 eraztun ditu eta atzean 39-43[4]. Inguruan kamuflatzeko kolore marroiak edo berdexkak izan ditzake[5]. Sabelaldeak kolore argiagoa du[6].

Bizkarreko hegatsak 36-45 erradio bigun ditu, alboetakoak 11-13, buztanekoak 10 eta amaieran 3 erradio dituen azken hegats txiki bat du[4].

Estuariotako eta kostaldeko lokatz eta hareatan hedatzen diren Posidonia[6] eta Zostera zelaietan kamuflatzen da[7]. Belar artean zut jartzen da eta zooplanktona osatzen duten krustazeo txikiak harrapatzen ditu.

Obiparoak dira eta urtean hirutan ugaltzen dira. Emeek arrautza multzoak sartzen dituzte arren inkubazio poltsetan, buztanaren azpian. Hainbat emeren arrautzak jasotzen dituzte arrek, 400 arrautza inguru izateraino. 5 astetako haurdinaldiaren ondoren maiatza eta uztaila artean jaiotzen dira kumeak. 1'7-3'5 cm arteko tamaina izaten dute eta akuarioetan egindako esperimentuek erakutsi dute itsaso hondoan gelditzen direla[7].

Orratz handia.

Orratz handia espezie demertsala da, klima azpitropikalean aurkitzen dena. 110 metro arteko sakoneran bizi da[7], gehienetan 15-20 metrotako sakoneran aurkituko dugu[6].

Banaketa geografiko zabala du. Ozeano Atlantikoaren ekialdeko kostaldean bizi da, Norvegia eta Faroe uharteetatik hasi eta Namibia eta Hegoafrikaraino. Ipar itsasoan, Baltikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzean ere aurkitzen da[7][4].

Babesturiko espeziea da. Itsas zaldiekin gertatzen den antzera lehortu eta dekorazio elementu gisa saltzeko harrapatzen da[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Greater Pipefish
  2. a b «Syngnathus acus - Marine Life Encyclopedia» www.habitas.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  3. Webmaster. «Orratz handia (3)» Les cahiers naturalistes de Pierre-Thomas Ducourrau - Imagier de la faune de Biarritz du XIXe siècle (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Syngnathus acus Linnaeus, 1758» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  5. (Gaztelaniaz) Pejepipa (Syngnathus acus) – Canal del Área de Tecnología Educativa. (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  6. a b c d «Club de Inmersión Biología :: 21. Peces óseos, Syngnathus acus» www.cibsub.cat (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).
  7. a b c d «Syngnathus acus, Greater pipefish : aquarium» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]