Oskar Matute

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oskar Matute
Oskar Matute.JPG
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 14a -
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 18a - 2019ko martxoaren 5a
Barrutia: Bizkaia
Hautaketa: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Eusko legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2016ko uztailaren 15a
Barrutia: Bizkaia
Q73419061 Itzuli

2009ko apirilaren 29a -
Eusko legebiltzarkidea

2005eko uztailaren 13a - 2009ko urtarrilaren 6a
Barrutia: Bizkaia
Eusko legebiltzarkidea

2002ko urtarrilaren 9a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Bizkaia
Q73419393 Itzuli

Bizitza
Jaiotza Barakaldo1972ko urriaren 5a (47 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ezker Batua-Berdeak
Alternatiba (alderdia)
Euskal Herria Bildu

Oskar Matute García de Jalón (Barakaldo, 1972ko urriaren 5a) Euskal Herriko politikaria da, egun Alternatiba alderdiaren bozeramailea, Espainiako Barne Ministerioan Alternatiba Eraikitzen (ALER) izenez 2009ko otsailaren 2an erregistratutakoa. Aurretik, Matutek Ezker Batua (EB) utzi zuen 2009 hasieran, alderdi horretako talde kritiko nagusiko beste kide batzuekin batera.

Euskal Herriko Unibertsitatean Enpresa Zientzietan diplomaduna, EBko presidentziako eta Izquierda Unidako Federazio presidentziako koordinatzaile lanetan aritu zen Matute. Horrez gain, Eusko Legebiltzarreko kide izan da VII. eta VIII. Legegintzaldietan. Bietan Lurralde Plangintza eta Garraio eta Ingurumen batzordeetako lehendakariorde kargua izan zuen. VIII.ean, gainera, EITBko Kontrolerako Batzordeko lehendakaria izan zen.

2008an Ezker Batuaren VII. Asanbladarako hautagaitza alternatibo bakarraren buru izan zen Matute, sektore kritiko gehienak biltzen zituena (Batzen eta EPA); baina Euskadiko Partidu Komunistak, ordura arte zuzendaritzaren aurkakoa zena, hautagaitza nagusiaren alde egin zuen. Hala, Javier Madrazo koordinatzaile nagusi karguan berretsi zuten, harik eta 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako emaitza txarren ostean dimisioa eman zuen arte.

Bitartean, Matutek Alternatiba Eraikitzen taldea sortzeko lanetan parte hartu zuen, hasiera batean erakunde soziopolitikoa zena eta, gerora, alderdi gisa Alternatiba izenarekin aurrera egin zuena, 2009ko apiriletik Ezker Batuatik kanpo.[1] Alternatibak alderdi ezkertiar eta subiranistatzat aurkeztu zuen bere burua.

2016ko uztailetik EH Bilduren diputatua da Bizkaitik Espainiako Kongresuan.

Matute, bestalde, Lokarri, Viento Sur Fundazioa, Gogoa Fundazioa eta CCOO sindikatuko kidea ere bada. Bere iritzi artikuluak bere blogean eta Astekari Digitala agerkarian irakur daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oskar Matute Aldatu lotura Wikidatan