Oton Župančič

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oton Župančič
OtonZupancic (2).jpg
Bizitza
Jaiotza Vinica Itzuli1878ko urtarrilaren 23a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
 Jugoslavia
Talde etnikoa Esloveniarra
Heriotza Ljubljana1949ko ekainaren 11 (71 urte)
Hobiratze lekua Žale Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
alemana
esloveniera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, poeta, idazlea, antzerkigilea, itzultzailea, literatura-kritikaria, haur literatura idazlea eta saiakeragilea
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts Itzuli
Slovenian Academy of Sciences and Arts Itzuli
Izengoitia(k) Aleksij Nikolajev, Pavel Strnad, Beli Kranjec, Smiljan Smiljanič eta Gojko

Oton Župančič (Vinica, 1878ko urtarrilaren 23a - Ljubljana, 1949ko ekainaren 11a) Esloveniako poeta eta itzultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oton Župančič Vinican jaio zen, Kroaziarekin mugan. Novo Mesto eta Ljubljanan egin zituen ikasketak. Hasieran katolikoen artean ibili zen baina ideia liberalak hartu zituen eta Ivan Cankar, Dragotin Kette eta Josip Murnekin ibili zen. 1896 eta 1900 artean Vienako Unibertsitatean historia eta geografiako ikasketak egin zituen.

Ljubljanako Gimnasio Klasikoan irakasle sartu zen eta Ljubljanski zvon aldizkari literarioan hasi zen bere lanak argitaratzen. 1905ean Parisera joan zen eta ondoren Alemanian izan zen. 1912an Ivan Tavčar Ljubljanako alkateak Hiri Artxiboko zuzendari postua eman zion.

Italiar faxisten eta Alemaniar nazien okupazioan Župančiček Esloveniako fronte askatzailearekin egin zuen bat kazetari antifaxistetan poesiak argitaratuz. 1945ean Alderdi komunistak hainbat sari eta postu eman zizkion horregatik. 1949an hil zen Ljubljanan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Čaša opojnosti (1899)
  • Pesem mladine (1900)
  • Duma (1908)
  • Kovaška (1910)
  • Žebljarska (1912)
  • Ciciban (1915)

Antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Noč za verne duše (1904)
  • Veronika Deseniška (1924)

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton Župančič Aldatu lotura Wikidatan