Edukira joan

Pablo Turrillas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Turrillas
Bizitza
JaiotzaDeba1963ko abenduaren 18a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Pablo Turrillas Arantzeta (Deba, 1963ko abenduaren 18a) gipuzkoar futbol entrenatzailea eta futbolari ohia da. Gaur egun Sestao River futbol taldea zuzentzen du 2. B Mailan.[1]

Jokalari moduan hainbat taldetan aritu zen 80 eta 90. hamarkadetan (Amaikak-Bat, Cultural Durango eta Elgoibar, besteak beste). Turrillas aritu zen kirol mailarik altuena bigarren B maila izan zen:[2] bi urtez Cultural Durangon eta Elgoibarren.

30 urte zituela futbolari izateari utzi behar izan zion belaunean lesio larri bat izan ondoren.[3]

Entrenatzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Geografia eta Historian lizentziatua izan eta diseinu grafikoan lan egin futbola izan da bere bizitzaren ardatza.[4] Bere futbolarekiko hasierak jaioterriko futbol-taldean egin zituen. Baina Turrillasen arrakastarik handiena 3. Mailako futbol-entrenatzaile izatean datza. Gauzak horrela 500 partidu bete zituen entrenatzaile lanetan 2015-16 denboraldian berak zuzendutako Lagun Onak taldearekin Santutxuren aurkako partiduan, 2016ko martxoaren 16an[5] Apurtzeko marka oso zaila gaur egun izan ere ez da batere erraza erregulartasuna izatea maila honetan.

2016ko azaroan 2. B mailako Sestao Riverrekin fitxatzen du, estreinakoz estatuko brontzezko mailan entrenatuz.

Entrenatu dituen futbolari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]