Panpa

Wikipedia(e)tik
Pampa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Panparen kokapena Hego Amerikan.

Panpa[1] (ketxuaz: pampa, «ordokia») Hego Amerikako 750.000 km²ko ordokia da, Argentinako erdi-ekialdean, Uruguaiko zati handienean, eta Brasilgo Hegoaldeko Rio Granden hedatzen dena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrek XVI. mendean eskualdera Andeetatik behera heldu zirenean, ordokiari pampa izena eman zioten. Pampa edo bamba ketxuaz «ordoki» esan nahi duelako edo, hobeto esanda «mendien arteko ordokia». Bertako biztanleei, metonimiaz, izen bera jarri zieten.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panpako zabaldia La Pampako probintzian

Azpi-eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen lehenengo erdialdean iritsi ziren espainiarrak lurralde honetara. Tribu nomadak bizi ziren han eta ehizean jarduten zuten, nagusiki. Kitxuak, antigoiak, pehueltxeak, manzaneroak eta tehueltxeak ziren talderik garrantzitsuenak. Sebastian Cabotoren espediziokoak ziren Pampa esploratzen hasi ziren lehenengo konkistatzaileak, Francisco Cesarren agindupean (1528). 1536. urtean, lehenengo abereak eraman zituzten Pedro de Mendozak eta bere gizonek, eta ondoren zabaldi osora hedatu zen abere hazkuntza.

XVI. mendearen bukaeran osorik esploratu zuen Pampa Hernando Arias de Saavedrak. Espainiarren eta bertakoen arteko harremanen ondorioz, abere hazkuntzari ekin zioten hauek eta gautxo izeneko abeltzainak sortu ziren. Halere, Pampako lurraldeko alde handi bat ezin izan zuen gobernuak menderatu, ez espainiarrak eta ez argentinarrak, XIX. mendearen bigarren erdialdea arte.

Lurralde honek nekazaritzarako eskaintzen zituen aukerak zirela eta, beren burujabetasuna mantentzen zuten indiar herriak menderatzeko helburua zuen lehenengo espedizioa (José Félix Aldaoren agindupean) antolatu zuten Mendozako eta Buenos Airesko gobernuek. Juan Manuel de Rosasen diktadura garaian (1835-1852 urteetan) bete zen helburu hori, gehienbat. 1839. urtean Ramírez eta Ramos jeneralek rankel indiar herria garaitu ondoren, indiar guztiak menderatuak izan ziren. 1879. urtean Argentinako gobernuaren eskuetara igaro zen Pampa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (garia, artoa, luzerna, olioa, patata, fruituak) eta abere hazkuntza (ardi-azienda, behi-azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Laboreak eta haragia esportatzen ditu, eta itsasbide eta burdinbide sare garrantzitsuak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Panpa
  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf .