Panarabiar koloreak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabiar Iraultzako bandera.

Panarabiar koloreak, gorria, beltza, zuria eta berdea dira, eta panarabismoa ordezkatzen dute. Jatorria 1917ko Arabiar Iraultzan dute, gaur egun Saudi Arabian dagoen Al-Hijazeko erregeak Otomandar Inperioaren aurka borrokatzen zeramatzan koloreak baitziren.

Lehenbiziko hiru koloreak Egipto eta Yemeneko banderek dauzkate, hiru horiez gain berdea ere Irak, Jordania, Kuwait, Palestina, Somalia, Libia, Sudan, Siria eta Arabiar Emirerri Batuen banderek, gainera Aljeria eta Siriako banderek berdea, zuria eta gorria dauzkate, ez ordea beltza.