Pandora Papers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pandoraren paperak
Datuak
Data2021eko urriaren 2a
Afera11,9 milioi agirien argitalpena (2,94 terabyte)
ArgitaratzaileakInternational Consortium of Investigative Journalists

Pandora Papers (euskaraz «Pandoraren Paperak») mundu mailan egin den kazetaritza ikerketa erraldoi baten ondorioz filtratu diren 11,9 milioi dokumentu dira. Herrialde desberdinetako kazetariekin batera International Consortium of Investigative Journalists erakundeak koordinatu du ikerketa. Informazioak 2021eko urriaren 2an iragarri ziren eta hurrengo egunean hasi ziren plazaratzen. ICIJ erakundearen arabera hau izan da finantzia munduko dokumentuen filtrazio handiena. Txosten honen aurrekaria Panama Papers izenekoak izan ziren. Hurrenez hurren, Pandora Papersen bidez 11,9 milioi dokumentu filtratu dira (2,94 terabytes) eta Panama Papersen 11,5 milioi izan ziren (2,6 terabytes).

Ikerketaren datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakinarazi dutenez, agirietan azaltzen dira, besteak beste, 330 politikari eta kargudun publiko baino gehiago eta munduko aberatsenen Forbes zerrendako 133 pertsona. 1971 eta 2018 artean sortutako 27.000 konpainia baino gehiago dira auzian inplikatuak. Ia 30.000 onuradun dira horietan. Zerga iruzurraren gaineko ikerketak ia bi urte iraun du, eta 11,9 milioi artxibo baino gehiago aztertu dituzte: dokumentu idatziak, kalkulu orriak, posta elektronikoak eta irudiak. ICIJ kazetari elkarteak koordinaturik, munduko 117 herrialdetako 600 kazetarik baino gehiago hartu dute parte ikerketan. Besteak beste, ikerketan hedabide hauek izan dira, Le Monde, The Guardian, The Washington Post, L'Espresso, La Nación eta El País. Auzian inplikatuak diren dirudunen izenak jakinarazteko garaian, ikerketan parte hartu duen hedabide bakoitzari bere herrialdekoak diren pertsonen datuak ematen zaizkio.[1]

Inplikatutako zerbitzu-emaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaldutako artxiboak 14 Offshore konpainietatik filtratu dira. Enpresa hauek paradisu fiskalek zerga gutxiago ordaintzeko eskaintzen duten aukera aprobetxatu egiten dute, jabetza norena den ezkutatzeko aukera. Horretarako ezkutuko gezurrezko konpainiak sortzen laguntzen diete iruzugileei.

Offshore zerbitzuen emaileak
Enpresa Dokumentuak Garaia Lekua Sortutako urtea
All About Offshore Limited 270 328 2002–2019 Txantiloi:Herrialde info Seychelles Seychelles 2007
Alemán, Cordero, Galindo & Lee 2 185 783 1970–2019  Panama Panama 1985
Alpha Consulting Limited 823 305 1996–2020 Txantiloi:Herrialde info Seychelles Seychelles 2008
Asiaciti Trust Asia Limited 1 800 650 1996–2019  Hong Kong Hong Kong 1978
CCS Trust Limited 149 378 2001–2017  Belize Belize 2005
CIL Trust International 459 476 1996–2019  Belize Belize 1994
Commence Overseas Limited 8661 2004–2017 Txantiloi:Herrialde info British Virgin Islands.svg Birjina britainiar uharteak 1992
Demetrios A. Demetriades LLC 469 184 1993–2021  Zipre Zipre 1966
Fidelity Corporate Services Limited 213 733 1998–2019 Txantiloi:Herrialde info Birjina britainiar uharteak Birjina britainiar uharteak 2005
Glenn D. Godfrey and Company LLP 189 907 1980–2019  Belize Belize 2003
Il Shin 1 575 840 1996–2020  Hong Kong Hong Kong 2004
Overseas Management Company Inc 190 477 1997–2020  Panama Panama 1961
SFM Corporate Services 191 623 2000–2019  Suitza Suitza

 Arabiar Emirerri Batuak Arabiar Emirerri Batuak

2006
Trident Trust Company Limited 3 375 331 1970–2019 Txantiloi:Herrialde info Birjina Britainiar Uharteak Birjina Britainiar Uharteak 1986

Inplikatutako ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlo guztietako izenak pilatzen dira paperetan:

Politikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munde mailako 35 buru. Esaterako:[2]

Abeslariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]