Andrej Babiš
Andrej Babiš (Bratislava, 1954ko irailaren 2a) txekiar politikaria da. 2017tik 2021era Txekiako lehen ministroa izan zen. Lehen ministroa da bigarren aldiz 2025eko abenduaren 9az geroztik.
Eslovakian jaio eta hazia, Txekian kokatu zen Belusezko Iraultzaren ondoren. Enpresaria, Txekiako bigarren gizonik aberatsena bihurtu zen.
2012. urtean sartu zen politikan, 2011 ANO izeneko alderdi berri batekin. Lehen ministrordea eta Finantza ministroa izan zen Bohuslav Sobotkaren gobernuan. 2017ko hauteskundeak irabazi zituen eta abenduan lehen ministro izendatu zuten.
Lehen agintaldia 2021eko abendura arte iraun zuen. Petr Fialaren lau urteko gobernuaren ondoren, Babišek 2025eko hauteskundeak irabazi zituen eta 2025eko abenduaren 9an lehen ministro karguaren zina egin zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |