Paris, je t'aime
Itxura
Paris, je t'aime (euskaraz Paris, maite zaitut) 2006ean hainbat herrialdeetako zinema zuzendariek zuzendutako 18 laburmetraiez osatua dagoen drama filma bat da, Parisko 18 barrutiko bana. 2006ko maiatzaren 18an Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Filma osoa Paris hirian girotua dago eta bere 18 barrutietan jazotako beste horrenbeste istorio laburren bidez hiria eta bertako biztanleen ikuspegi eta bizipen ezberdinak islatzen dira.
2008an egitura berdineko New York, I Love You (New York, maite zaitut) filma estreinatu zen, kasu honetan New York hirian girotua.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atala | Barrutia | Zuzendariak | Gidoigileak | Deskribapena | Aktoreak |
---|---|---|---|---|---|
Montmartre | 18. barrutia | Bruno Podalydès | Gizon batek bere autoa Montmartre kalean aparkatu eta bere autoaren albotik igarotzen diren oinezko emakume guztiak "deabruak bereganatuak" diruditelari buruz gogoeta egiten du. Orduan oinezko emakume batek bere autotik hurbil konortea galdu eta gizona laguntzera joango zatzaio. | Bruno Podalydès, Florence Muller | |
Quais de Seine | 5. barrutia | Paul Mayeda Berges eta Gurinder Chadha | Gizon gazte bat bere bi lagunekin parranda egitera atera eta bi lagunak kaletik doan emakume oro irainduko dute, bitartean gizon gaztea emakume musulman gazte batekin adiskidetuko da. | Cyril Descours, Leïla Bekhti | |
Le Marais | 4. barrutia | Gus Van Sant | Gizonezko bezero gazte bat inprimategi batera joan eta bertako gizonezko langile batez erakarria sentituko da, honi azalpen bat eman asmoz bere arima bikia dela pentsatuko du, langile hark oso frantses gutxi hitzegiten duela ohartu gabe. | Gaspard Ulliel, Elias McConnell, Marianne Faithfull | |
Tuileries | 1. barrutia | Joel eta Ethan Coen | Amerikar turista batek jendearekin begizko kontakturik inoiz ez izateko arau nagusia hautsiz Tuileries geltokian dagoen bikote gazte baten arteko gatazkaren erdian sartuko da. | Steve Buscemi, Axel Kiener, Julie Bataille | |
16.eko lekua | 16. barrutia | Walter Salles eta Daniela Thomas | Emakumezko etorkin gazte batek bere haurtxoa haurtzaindegian laga aurretik gaztelaniasko sehaska kanta bat ("Que Linda Manita") abesten ari zaio. Ondoren bere nagusi aberatsen etxera lan egiteko bidai luzea egiten du (nagusien aurpegiak ez dira inoiz ikusten), bertan bere nagusien haurtxoari sehaska kanta berbera abesten dio. | Catalina Sandino Moreno | |
Porte de Choisy | 13. barrutia | Christopher Doyle | Doyle, Rain Kathy Li eta Gabrielle Keng Peralta | Edertasun produktuak saltzen dituen emakumezko komertzial batek Chinatowngo areto batetik telefono dei bat giten du, bertako nagusia den txinatar emakumea bezero burugogorra izatea suertatuko zaio. | Barbet Schroeder, Li Xin |
Bastille | 12. barrutia | Isabel Coixet | Sergio bere maitalea den Marie Christinerengatik bere ezkontza hausteko prest dago, baina bere emazteak gaixotasun terminal bat duela argitzen dionean haren alboan jarraitzea erabakiko du, iraganean bere emazteaz sentitzen zuen maitasuna berreskuratuz. | Leonor Watling, Sergio Castellitto, Miranda Richardson, Javier Cámara | |
Place des Victoires | 2. barrutia | Nobuhiro Suwa | Bere semetxo hil berriaren heriotzarengatik dueluan dagoen ama bat cowboy magiko batek kontsolatzen du. | Juliette Binoche, Willem Dafoe, Martin Combes | |
Tour Eiffel | 7. barrutia | Sylvain Chomet | Mutil batek mimoak diren bere gurasoak espetxean nola elkar ezagutu eta maitemindu ziren azaltzen du. | Paul Putner, Yolande Moreau | |
Parc Monceau | 17. barrutia | Alfonso Cuarón | Adineko gizon bat eta emakume gizon bat hirugarren pertsona batekin ("Gaspard") elkartzen dira, gizona emakumearen hurbilekoa den norbait da, baina ez dago berarekin kontent. Azkenean aita-alabak direla argituko da, eta Gaspard emakumearen haurtxoa. Atal guztia filmaketa bakar batean burutu zen eta bost minutuko iraupena du. Pertsonaniak bideo denda baten parean oinez dabiltzanean Paris, je t'aime filmeko beste zuzendari batzuen filmeen posterrak erakusleihoan ikusgai daude. | Nick Nolte, Ludivine Sagnier | |
Quartier des Enfants Rouges | 3. barrutia | Olivier Asayas | Emakumezko estatubatuar aktore batek bere droga-saltzaileari haxixa erosi eta berataz maiteminduko da. | Maggie Gyllenhaal, Lionel Dray | |
Place des fêtes | 19. barrutia | Oliver Schmitz | Place des Fêtes metro geltokian nigeriar gizon bat labankada baten ondorioz hiltzorian dago eta emakumezko paramediku bati kafe bat eskatuko dio. Ondoren gizonak emakumea lehenagotik lehenbizikoz ikusi zuenetik berataz maitemindua zegoela argituko da. Emakumeak denboran atzera egin eta gizona nor zen oroitzen duen unean hark bere kafea badu, baina jada hila da. | Seydou Boro, Aïssa Maïga | |
Pigalle | 9. barrutia | Richard LaGravenese | Adineko bikote bat bikoteen elkartruke taberna batean topatu eta heuren harremanari bizipoza berri bat eman nahian gizonak bezeroaren eta emakumeak emagalduaren fantasia antzeztuko dute. | Bob Hoskins, Fanny Ardant | |
Quartier de la Madeleine | 8. barrutia | Vincenzo Natali | Motxiladun turista gazte bat gauez hirian barna doala gizonezko baten gorpu batekin topo egingo du, bai eta gizona erasotu duen eta hartaz elikatzen ari den emakume banpiroarekin ere. Nahiz eta hasieran mutil gaztea ikusitakoaz izutu, laisterrera emakume banpiroaz maitemindu eta bere odolaren bidez erakartzeko eskumuturrean ebakia egingo du. Zauriak mutil gaztea eskailera batzuetatik erorarazi eta buruarekin lurzoruaren kontra heriotza ekarriko dion kolpe itzela hartuko du, baina emakume banpiroa berragertu eta mutilari bere odoletik apur bat elikatuz mutila ere banpiroa bilakatuko da, honela bien arteko maitasun harreman baten hasiera ahalbidetuz. | Elijah Wood, Olga Kurylenko | |
Père-Lachaise | 20. barrutia | Wes Craven | Père Lachaise hilerrirako bisita batean zehar, neska gazte batek bere mutilagunarekin harremana hautsiko du, honek bere burua Oscar Wilden mamuaren laguntzaz ludituko du. | Emily Mortimer, Rufus Sewell, Alexander Payne | |
Faubourg Saint-Denis | 10. barrutia | Tom Tykwer | Aktorea izaten saiatzen ari den bere neskalagunarekin hautsi ondoren, mutil gazte itsu batek heuren arteko maitasun harremanaren gailentzea eta gainbehera islatuko du. | Natalie Portman, Melchior Beslon | |
Quartier Latin | 6. barrutia | Frédéric Auburtin eta Gérard Depardieu | Gena Rowlands | Banandutako bikote batek ofizialki dibortziatu aurretik taberna batean elkarrekin hitzordua egin eta heuren azken tragoxka hartuko dute. | Ben Gazzara, Gena Rowlands, Gérard Depardieu |
14. barrutia | 14. barrutia | Alexander Payne | Payne eta Nadine Eid | Carolek, lanbidez Coloradoko Denver hiriko postaria dena, Europako bere oporraldiko lehenbiziko egunaz gozatzen ari da, eta bere erdipurdizko frantsesez Paris zergatik maite duen errezitatzen du. | Margo Martindale |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 2006ko filmak
- Olivier Assayasek zuzendutako filmak
- Isabel Coixetek zuzendutako filmak
- Gurinder Chadhak zuzendutako filmak
- Gus Van Santek zuzendutako filmak
- Joel Coenek zuzendutako filmak
- Ethan Coenek zuzendutako filmak
- Walter Sallesek zuzendutako filmak
- Daniela Thomasek zuzendutako filmak
- Christopher Doylek zuzendutako filmak
- Alfonso Cuarónek zuzendutako filmak
- Richard LaGravenesek zuzendutako filmak
- Wes Cravenek zuzendutako filmak
- Tom Tykwerrek zuzendutako filmak
- Frédéric Auburtinek zuzendutako filmak
- Gérard Depardieuk zuzendutako filmak
- Alexander Paynek zuzendutako filmak
- Richard LaGravenesek idatzitako filmak
- Ethan Coenek idatzitako filmak
- Joel Coenek idatzitako filmak
- Gus Van Santek idatzitako filmak
- Walter Sallesek idatzitako filmak
- Isabel Coixetek idatzitako filmak
- Alfonso Cuarónek idatzitako filmak
- Olivier Assayasek idatzitako filmak
- Wes Cravenek idatzitako filmak
- Tom Tykwerrek idatzitako filmak
- Alexander Paynek idatzitako filmak
- Fanny Ardantek antzeztutako filmak
- Juliette Binochek antzeztutako filmak
- Steve Buscemik antzeztutako filmak
- Sergio Castellittok antzeztutako filmak
- Willem Dafoek antzeztutako filmak
- Gérard Depardieuk antzeztutako filmak
- Ben Gazzarak antzeztutako filmak
- Maggie Gyllenhaalek antzeztutako filmak
- Bob Hoskinsek antzeztutako filmak
- Catalina Sandino Morenok antzeztutako filmak
- Emily Mortimerrek antzeztutako filmak
- Nick Noltek antzeztutako filmak
- Natalie Portmanek antzeztutako filmak
- Gena Rowlandsek antzeztutako filmak
- Ludivine Sagnierrek antzeztutako filmak
- Barbet Schroederrek antzeztutako filmak
- Rufus Sewellek antzeztutako filmak
- Gaspard Ullielek antzeztutako filmak
- Elijah Woodek antzeztutako filmak
- Olga Kurylenkok antzeztutako filmak
- Aïssa Maïgak antzeztutako filmak
- Marianne Faithfullek antzeztutako filmak
- Javier Cámarak antzeztutako filmak
- Miranda Richardsonek antzeztutako filmak
- Leonor Watlingek antzeztutako filmak
- Hippolyte Girardotek antzeztutako filmak
- Yolande Moreauk antzeztutako filmak
- Alexander Paynek antzeztutako filmak
- Margo Martindalek antzeztutako filmak
- Wes Cravenek antzeztutako filmak
- Leïla Bekhtik antzeztutako filmak
- Walid Afkirrek antzeztutako filmak
- Sara Martinsek antzeztutako filmak
- Florence Mullerrek antzeztutako filmak
- Hervé Pierrek antzeztutako filmak
- Frankie Painek antzeztutako filmak
- Claudie Ossardek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- Coen anaiek zuzendutako filmak
- Frantziako filmak
- Suitzako filmak
- Alemaniako filmak
- Antologia filmak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- LGBTeei buruzko filmak
- Banpiroei buruzko filmak
- Frantsesezko filmak
- Ingelesezko filmak
- Gaztelaniazko filmak
- Mandarinerazko filmak
- Arabierazko filmak
- Parisen girotutako filmak