Paul Nizan

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paul Nizan
Paul Nizan 1924.jpg
idazle


kazetari

Bizitza
Jaiotza Tours1905eko otsailaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Recques-sur-Hem1940ko maiatzaren 23a (35 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV
École normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, filosofoa, idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k) L'Humanité
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
Paul Nizan

Paul-Yves Nizan (nizɑ̃ ahoskatua; Tours, 1905eko otsailaren 7a - Dunkerquetik hurbil, 1940ko maiatzaren 23a) frantziar filosofo eta saiakeragilea izan zen. Raymond Aronen eta Jean Paul Sartreren eskolakidea izan zen. 1925ean, Arabiara joan zen. 1927an, Frantziako Alderdi Komunistako kide egin zen. Filosofia-eskolak eman zituen aldi batez, baina gero kazetaritzan eta literaturgintzan jardun zuen. 1939an, Frantziako Alderdi Komunistak sobietarren eta alemaniarren arteko hitzarmena onetsi zuenean, alderdia utzi zuen. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen, eta Dunkerquetik erretiratzerakoan hil zuten. Idazlan nagusiak: Aden-Arabia (1931), kolonialismoaren aurkako saiakera; Les Chiens de garde (1932, Zakur zaindariak), Unibertsitatearen egoeraren kritika egiten duena; eleberriak: Antoine Bloyé (1933); Le Cheval de Troie (1934, Troiako zaldia); La Conspiration (1938, Konspirazioa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]