Raymond Aron
Raymond Aron (Paris, Frantzia, 1905eko martxoaren 14a - Paris, 1983ko urriaren 17a) filosofo eta soziologo frantsesa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorbonako irakaslea (1957) eta Frantziako Ikastetxeko kidea (1970). Industria-gizartearen lehen ikerlarietakoa. Londresko France Libre argitalpeneko erredakzioburua (1940-1944). Soziologian eta ekonomian aditua, bere garaiko eskuin liberal kontserbadorearen pentsalari nabarmenenetakoa izan da. Sartrerekin batean Les temps modernes gogoeta-aldizkariaren fundatzailea, eztabaida gogorra izan zuen harekin, marxismoa kritikatuz.
Lan askoren egilea, horien artean: Introduction à la philosophie de l´histoire (1938), Le Grand Schisme (1948), L´Opium des intellectuels (1957), Histoire et dialéctique de la violence (1973), Mémoires (1983).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Aron ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1905eko jaiotzak
- 1983ko heriotzak
- Gizon filosofoak
- XX. mendeko filosofoak
- Frantziako soziologoak
- Frantziako juduak
- Paristarrak
- Ohorezko Legioko ofizialak
- Montparnasse hilerrian lurperatutakoak
- Parisen hildakoak
- Filosofo sozialak
- Frantziako antikomunistak
- Bigarren Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak