Paul Nizan
Paul Nizan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Yves Nizan |
Jaiotza | Tours, 1905eko otsailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Recques-sur-Hem, 1940ko maiatzaren 23a (35 urte) |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Henriette Nizan (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Louis-le-Grand (en) lycée Georges-Clemenceau (en) Henrike IV.a lizeoa (1916 - École normale supérieure (1924 - |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, filosofoa, idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | L'Humanité |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
Paul-Yves Nizan (nizɑ̃ ahoskatua; Tours, 1905eko otsailaren 7a - Dunkerquetik hurbil, 1940ko maiatzaren 23a) frantziar filosofo eta saiakeragilea izan zen. Raymond Aronen eta Jean Paul Sartreren eskolakidea izan zen. 1925ean, Arabiara joan zen. 1927an, Frantziako Alderdi Komunistako kide egin zen. Filosofia-eskolak eman zituen aldi batez, baina gero kazetaritzan eta literaturgintzan jardun zuen. 1939an, Frantziako Alderdi Komunistak sobietarren eta alemaniarren arteko hitzarmena onetsi zuenean, alderdia utzi zuen. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen, eta Dunkerquetik erretiratzerakoan hil zuten. Idazlan nagusiak: Aden-Arabia (1931), kolonialismoaren aurkako saiakera; Les Chiens de garde (1932, Zakur zaindariak), Unibertsitatearen egoeraren kritika egiten duena; eleberriak: Antoine Bloyé (1933); Le Cheval de Troie (1934, Troiako zaldia); La Conspiration (1938, Konspirazioa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.