Pavel Filonov
Pavel Filonov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1882ko Abenduaren 27a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | San Petersburgo, 1941eko Abenduaren 3a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Serafimovskoe Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, ilustratzailea, eszenografoa, artista grafikoa eta marrazkilaria |
Kidetza | Artists' Union of the USSR (en) ![]() |
![]() ![]() |

Pavel Nikolayevich Filonov (errusieraz: Па́вел Никола́евич Фило́нов; Mosku, 1883ko urtarrilaren 8a-San Petersburgo, 1941eko abenduaren 3a) margolari, teoriko eta poeta errusiarra izan zen. Errusiako Abangoardismoaren partaidea izan zen.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moskun jaio zen eta 1897an San Petersburgora joan zen arte eskolak hartzera. 1910 eta 1914 artean, Yelena Guro eta Mikhail Matiushinek sortutako Gazteriaren Batasuna (Soyuz Molodyozhi) talde artistikoan parte hartu zuen. 1912an, Arte Analitiko edo Antikubismoaren printzipioak formulatu zituen «Kanon eta legea» artikuluan. Filonoven arabera, «kubismoak bere gainazal geometrikoko elementuak erabiliz irudikatzen ditu objektuak, baina "errealista analitikoek" objektuak irudikatu beharko lituzkete bere barne-arimako elementuak erabiliz».
1913 eta 1915 artean, Errusiako futurismoarekin erlazionatu zen eta Kazimir Malevitxekin kolaboratu zuen Velimir Jlebnikoven lanak ilustratuz. 1916ko udazkenean, Errumaniako frontean Lehen Mundu Gerran zerbitzatzeko izena eman zuen.[2]
1919an, Hermitage Museoko lehen erakusketa librean parte hartu zuen, eta 1923an Arteen Akademiako irakasle eta Kultura Artistikoaren Institutuko (INKhUK) kide egin zen.
1929an, Errusiako Estatu Museoak bere atzera begirako bat prestatu zuen, baina sobietar gobernuak erakusketa hau debekatu zuen, errusiar errealismotik urruntzen zelako.[3] 1932az geroztik, nahiz eta gosez hiltzen egon, bere lanak bildumagile pribatuei saltzeari uko egiten zion, Errusiar Museoarentzat opari bat izan zitezen, hau da, herriarenak zirelako.[4] Inanizioz hil zen Leningradeko Setioan.
Lan aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Gizona eta Emakumea (Adam eta Eba) (1912–1913).
-
Erregeen oturuntza (1913).
-
Zaldiak (1924–1925).
-
Bi buru (1925).
-
Animaliak (1930).
-
Zenbatzaileak (aurpegiak ikono batean) (1940)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez):Filonovi buruzko fitxa MoMan.
- (Ingelesez):Pavel Filonov Olga's Galleryn.
- 1883ko jaiotzak
- 1941eko heriotzak
- Moskutarrak
- Sanpetersburgotarrak
- Errusiako margolariak
- XX. mendeko margolariak
- Sobietar Batasuneko margolariak
- Errusiako poetak
- Errusiako idazleak
- Sobietar Batasuneko idazleak
- Sobietar Batasuneko poetak
- Errusierazko idazleak
- Abangoardismo errusiarra
- Goseak hildakoak
- San Petersburgon hildakoak