Kazimir Malevitx

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kazimir Malevitx
Casimir Malevich photo.jpg
Bizitza
Jaiotza Kiev1879ko otsailaren 23a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza Ukrainera
Heriotza San Petersburgo1935eko maiatzaren 15a (56 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (prostatako minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea margolaria, eskultorea eta artista
Lantokia(k) Vitsebsk
Enplegatzailea(k) Vitebsk People's Art School
Lan nabarmenak Black Suprematic Square
Suprematist Composition
White on White
Kidetza Supremus
Mugimendua Suprematismoa
Russian avant-gardea

Kasimir Severinovitx Malevitx (errusieraz: Казимир Северинович Малевич; polonieraz: Kazimierz Malewicz; ukraineraz: Казимір Северинович Малевич; alemanez: Kasimir Malewitsch; Kiev, 1878ko otsailaren 23a - Leningrad, 1935eko maiatzaren 15a) poloniar jatorriko ukrainar margolari eta artearen teorikoa izan zen. Geometria abstraktuaren aitzindaria eta errusiar abangoardia eta suprematismo mugimenduetako partaide azpimarragarrienetakoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kieven sortu zen, Ukrainan, baina familia poloniar baten ondorengoa izanik, poloniera izan zen bere ama-hizkuntza.

Postinpresionisten eta fauvisten eragina nabari zaio hasierako lanetan. Kubismoa landu zuen gero; Errusiako kubistarik handienetakoa da. Kubismoa alde batera utzi eta, azkenean, berak sortu eta teorizatu zuen suprematismoa landu zuen. Garai horretakoa du Atze zuriaren gainean lauki zuria (1918) koadro ezaguna. 1919. urtean Moskuko Arte Ederretako Eskolako irakasle izendatu zuten Sobietar Batasuneko agintari berriek, baina errealismo sozialistarekin bat ez zetorrelako kargua utzi eta Leningradera erretiratu zen. Kubismotik suprematismora lana idatzi zuten Vladimir Maiakovskirekin. 1926an Alemaniara joan zen, eta han Die gebenstandslose Welt argitaratu zuen; geometriako gai abstraktuei buruzko teoria azaldu zuen liburu horretan. Eragin handia izan zuen ondorengo margolariengan.

Margoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kazimir Malevitx Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ukraina
Artikulu hau Ukrainako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.