Pello Uralde
Pello Uralde | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1958ko martxoaren 2a (65 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Pedro "Pello" Uralde Hernáez (Gasteiz, Araba, 1958ko martxoaren 2a - ) euskal herritar futbolari ohia da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrelari moduan ibili zen, 339 partida jokatu Lehen Mailan eta bertan 112 gola sartuz. Real Sociedaden eduki zuen futbol ibilbiderik distiratsuena, bertan 7 urtez ibiliz eta lorpenik handienak eskuratuz. Espainiako selekzioarekin 3 aldiz jokatu zuen, golik ez lortuz. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan talde horrekin parte hartu zuen.
Bere ibilbidea Gasteizko Aurrera eta Arizmendi futbol taldeetan hasi zuen. Aurrera Vitoria taldean zegoela Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, futboleko lehen mailako bere lehen partidua 1980ko otsailaren 3an jolastu zuen Bilboko Athletic Klubaren aurka. Lehen denboraldian hiru partidu baino ez zituen jolastu. Dena den, 1981-1982 denboraldian, 29 partidu jolastu eta 7 gol sartu zituen. Horrez gain, Real Sociedad taldearekin Espainiako futbol liga txapelketako txapeldun izan zen.
1986an Real Sociedad taldea utzi eta Atletico de Madrid taldeagatik fitxatu zuen. Dena den, Uralde denbora laburrez egon zen talde hartan, eta ez zuen arrakasta handirik izan. Taldean egondako denboraldi bakarrean zortzi gol baino ez zituen sartu. 1987an Bilboko Athletic Klubak fitxatu zuen, eta bertan Uraldek Errealean egon zeneko jokoa berreskuratu zuen.
1987-1988 denboraldian hamabost gol sartu zituen eta taldeak UEFA txapelketa jokatu zuen. Hurrengo denboraldian hamahiru gol sartu zituen. 1989-1990 denboraldian, taldean gutxiago jolasten zuela eta, Deportivo de La Coruña taldera joan zen, bertan bi denboraldiz egon zelarik. 34 urte zituela futbolean jolasteari utzi zion.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Real Sociedad: 1979-1986.
- Atletico de Madrid: 1986-1987.
- Athletic Club de Bilbao: 1987-1990.
- Deportivo de La Coruña: 1990-1992.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako Liga: 1980-81 eta 1981-82, Errealarekin.
- Espainiako Superkopa: 1982an, talde txuri-urdinarekin.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Gasteizko kirolariak
- Arabako gizon futbolariak
- Real Sociedadeko 1970 hamarkadako jokalariak
- Real Sociedadeko 1980 hamarkadako jokalariak
- Atlético de Madrideko futbolariak
- Gasteizko Aurrerako futbolariak
- Athleticeko futbolariak 1980ko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1990eko hamarkadan
- Deportivo de La Coruñako futbolariak
- La Ligako jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak