Xabier Alonso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xabi Alonso
Xabi Alonso
Datu pertsonalak
Izen osoa Xabier Alonso Olano
Jaio 1981eko azaroaren 25a (34 urte)
Tolosa (Gipuzkoa)
Posizioa Erdilaria
Garaiera 1'83 m.
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)

Xabier Alonso Olano, ezagunagoa Xabi Alonso izenarekin, (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko azaroaren 25a - ) futbolari gipuzkoarra da, 2000ko hamarkadako ezagunenetarikoa dena Europa mailan.

Eibar eta Errealean hainbat urte jokatu ondoren, Liverpool futbol talde ingelesak fitxatu zuen 2004.urtean. Talde honekin Futboleko Txapeldunen Liga irabazi zuen.

Espainiar eta euskal selekzioetan jokatu du hainbat aldiz.

Periko Alonsoren semea eta Mikel Alonsoren anaia da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad B taldean hasi zen 1999-2000ko denboraldian, eta hurrengo urtean talde nagusira jauzia egin zuen, bertan hiru denboraldiz jokatuz, guztira 123 partida eta 10 gol lortuz (ligan 116 p/9 g). Tartean, Eibar taldean utzita jokatu zuen 2000-01ean (14 p/0 g).

Talde txuri-urdinean nabarmendu egin zen joko antolatzaile moduan, eta txapeldunorde gelditu zen Errealarekin urte bikaina egin ondoren.

Ospea irabazita, kanpora joateko eskaintzak jasotzen hasi zen, eta 2004an Ingalaterra aldera joan zen jokatzera, Liverpool FC taldeak fitxatuta. Hango jarraitzaileek harrera beroa egin zioten, eta 5 denboraldiz jokatu izan du talde gorriarekin. Birritan jokatu ahal izan du Txapeldunen Ligaren finala, 2005ean garaile suertatuz. Azkenik, 2009an Real Madridek jokalaria erosi du, Liverpoolen guztira 210 partidatan ibili eta 19 gol sartuz.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ko maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
3. 1999/00 39 2 - - - - - - - - 39 2
Denera 39 2 - - - - - - - - 39 2
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 1999/00 0 0 1 0 - - - - - - 1 0
Denera 0 0 1 0 - - - - - - 1 0
Eibar
Euskal Herria
2. 2000/01 14 0 0 0 - - - - - - 14 0
Denera 14 0 0 0 - - - - - - 14 0
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2000/01 18 0 0 0 - - - - - - 18 0
1. 2001/02 29 3 0 0 - - - - - - 29 3
1. 2002/03 33 3 1 0 - - - - - - 34 3
1. 2003/04 34 3 0 0 8 1 - - - - 42 4
Denera 114 9 1 0 8 1 - - - - 123 10
Liverpool
Ingalaterra
PL 2004/05 24 2 0 0 8 1 - - - - 32 3
PL 2005/06 35 3 5 2 10 0 - - 3 0 53 5
PL 2006/07 32 4 3 0 15 0 - - 1 0 51 4
PL 2007/08 19 2 4 0 4 0 - - - - 27 2
PL 2008/09 33 4 4 0 10 1 - - - - 47 5
Denera 143 15 16 2 47 2 - - 4 0 210 19
Real Madril
Espainia
1. 2009/10 34 3 0 0 7 0 - - - - 41 3
1. 2010/11 34 0 7 1 11 0 - - - - 52 1
1. 2011/12 36 1 4 0 10 0 - - 2 1 52 2
1. 2012/13 28 0 7 0 10 0 - - 2 0 47 0
1. 2013/14 26 0 7 0 9 0 - - - - 42 0
1. 2014/15 0 0 0 0 0 0 - - 2 0 2 0
Denera 158 4 25 1 47 0 - - 6 1 236 6
Bayern
Alemania
BL 2014/15 26 2 4 0 10 2 - - 0 0 40 4
BL 2015/16 - - - - - - - - - - - -
Denera 26 2 4 0 10 2 - - 0 0 40 4
Ibilbide osoan 494 32 47 3 112 5 - - 10 1 663 41

Nazioarteko selekzio txapelketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Espainiako selekzioarekin Europako txapelketa nagusia ere eskuratu zuen. 2009ko uztaila arte 56 partida jokatu eta espainiar taldearekin eta 5 gol sartu zituen. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere partiduak jokatu ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 urtean Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Alonso Aldatu lotura Wikidatan