Gerry Adams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gerry Adams
Gerry Adams Easter Lily Badge cropped.jpg
Deputy to the Dáil

2016ko martxoak 10 -
Barrutia: Louth
Hautaketa: Irish general election, 2016
Deputy to the Dáil

2011ko martxoak 9 - 2016ko otsailak 3
Barrutia: Louth
Hautaketa: Irish general election, 2011
Member of the 55th Parliament of the United Kingdom

2010eko maiatzak 6 - 2011ko urtarrilak 26
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: 2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Member of the 3rd Northern Ireland Assembly

2007ko martxoak 9 - 2010eko abenduak 7
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: Northern Ireland Assembly election, 2007
Member of the 54th Parliament of the United Kingdom

2005eko maiatzak 5 - 2010eko apirilak 12
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: United Kingdom general election, 2005
Member of the 2nd Northern Ireland Assembly

2003ko azaroak 26 - 2007ko urtarrilak 30
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: Northern Ireland Assembly election, 2003
Member of the 53rd Parliament of the United Kingdom

2001eko ekainak 7 - 2005eko apirilak 11
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: United Kingdom general election, 2001
Member of the 1st Northern Ireland Assembly

1998ko ekainak 25 - 2003ko apirilak 28
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: Northern Ireland Assembly election, 1998
Member of the 52nd Parliament of the United Kingdom

1997ko maiatzak 1 - 2001eko maiatzak 14
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: United Kingdom general election, 1997
Erresuma Batuko parlamentuko kidea

1997ko maiatzak 1 - 2011ko urtarrilak 26
Joe Hendron - Paul Maskey
Member of the 50th Parliament of the United Kingdom

1987ko ekainak 11 - 1992ko martxoak 16
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: United Kingdom general election, 1987
Leader of Sinn Féin

1983ko azaroak 13 -
Ruairí Ó Brádaigh
Member of the 49th Parliament of the United Kingdom

1983ko ekainak 9 - 1987ko maiatzak 18
Barrutia: Belfast West
Hautaketa: United Kingdom general election, 1983
Member of the Parliamentary Assembly

Bizitza
Jaiotza Belfast1948ko urriaren 6a (69 urte)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Londres
Kidetza 31st Dáil
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Sinn Féin
IMDb nm1128049

Gerard Adams, irlanderaz Gearóid Mac Ádhaimh, (Belfast, 1948ko urriaren 6a) Sinn Féin alderdi irlandar errepublikarraren burua da, zein 2005eko Britania Handiko hauteskunde orokorretan Belfast Hitzarmenaren aldeko alderdi errepublikano nagusia bihurtu zen. Gerry Adams, gainera, Britania Handiko Parlamentuko kidea da, Mendebaldeko Belfast eskualdearengatik, nahiz eta Sinn Féineko kideak, parlamentu hori atzerritartzat jota, ez diren aurkezten.

Gerry Adamsek beti IRAko kidea izanari uko egin dio, Hego-Belfasteko komandatea zela egotzi bazitzaion ere. Sinn Féineko buruan, Ipar Irlandako gatazka era baketsu eta demokratikoen bidez konpontzearen alde egin du.

2017ko azaroaren 20an Sinn Féin alderdiko lehendakaritza utziko zuela iragarri zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerry Adams 2001an.

Errepublikaren alde borrokatzeagatik poliziaren zapalkuntza jasan behar izan zuen aitaren pausoak jarraituz, Gerry Adams bera ere ekintzaile politiko sutsua izan zen gaztetatik, 1969an Ulsterren katolikoen eta unionista protestanteen arteko gerra piztu zenetik. 1973. urtean, bigarren aldiz atxilotu zutenean, kartzelatik ihes egin eta Irlandara itzultzea lortu zuen. Ordutik aurrera gero eta kargu garrantzitsuagoak izan zituen Sinn Feinen, Irlandaren askatasun politikoa eskatzen duen mugimendu abertzalean, zeinaren adar militarra Irlandaren Askatasunerako Armada (IRA) baita. 1972an hasi zen IRAren lehen su-etena, eta Gerry Adams eta Martin McGuinness, Sinn Feinen ordezkariak, William Whitelaw, Ulsterrerako ministroarekin elkarrizketatu ziren, baina bilerak porrot egin zuen.

1973-1974 bitarteko epean boterea unionisten eta katolikoen artean banatzeko saioa egin zen eta IRAk su-etena iragarri zuen bigarren aldiz; hiru hilabete iraun zuen oraingoan. Hurrengo su-etena 1975ean izan zen, gobernu britainiarra ezkutuan Gerry Adamsekin bildu ondoren. Downing Streeteko gobernuak ehunka atxilotu errepublikar askatu zituen, baina porrot egin zuen berriz ere, adostasun politikorik iritsi ez zelako. 1982an Adamsek aulkia lortu zuen Britainia Handiko parlamentuan, baina inoiz ez zuen bete. Bi urte geroago erakundearen buru aukeratu zuten. IRAren atentatuak zirela eta, negoziazioak geldirik zeuden eta gobernu britainiarrak debekatu egin zien Sinn Feinen buruei telebistan hitz egitea.

1992ko apirilean hauteskunde orokorrak egin ziren Erresuma Batuan eta Sinn Feinen buruak galdu egin zuen 10 urte lehenago ateratako aulkia. Handik bi egunera, Londresen 3 hildako eta 90 zauritu utzi zituen IRAren atentatuen erantzukizuna leporatu zioten Adamsi. 1993an negoziazio amaigabeak hasi zituen Irlandako gobernuarekin. John Hume, Alderdi Laborista Sozialdemokrataren burua izan zen bitarteko. Biek batera inoiz argirik ikusi ez duen dokumentu bat idatzi zuten eta Albert Reynoldsi, Irlandako Lehen ministroari bidali zioten. Urte bereko ekainaren 9an, atentatu bat jasan zuen Adamsen etxeak eta bere emazteak eta semeak kalteak izan zituzten. 1994ko abuztuan IRAk su-eten iraunkor eta baldintzarik gabea iragarri zuen. 1996ko otsailean bertan behera gelditu zen su-etena. Adamsek ahaleginak egin zituen bere burua eta Sinn Fein IRArengandik aldentzen, baina gobernu britainiarrari ere agindutako elkarrizketak egin ez izana l eporatu zion. Nolanahi delarik ere, Adams izan da IRAk 1994. eta 1997. urteetan agindutako su-etenen eragile nagusietako bat. Sinn Fein alderdiko buruzagia da.

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urriaren 17an Donostiako Aieteko jauregian Kofi Annan, Bertie Ahern, Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland eta Pierre Joxerekin batera Aieteko Adierazpena irakurri zuen.Bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Falls Memories, 1982
  • The Politics of Irish Freedom, 1986
  • A Pathway to Peace, 1988
  • An Irish Voice
  • Cage Eleven, 1990
  • The Street and Other Stories, 1992
  • Free Ireland: Towards a Lasting Peace, 1995.
  • Before the Dawn, 1996, Brandon Books, ISBN 0-434-00341-7
  • Selected Writings
  • Who Fears to Speak...?, 2001 (Original Edition 1991), Beyond the Pale Publications, ISBN 1-900960-13-3
  • An Irish Journal, 2001, Brandon Books, ISBN 0-86322-282-X
  • Hope and History, 2003, Brandon Books, ISBN 0-86322-330-3
  • A Farther Shore, 2005, Random House
  • "The New Ireland: A Vision For The Future", 2005, Brandon Books, ISBN 0-86322-344-3
  • An Irish Eye, 2007, Brandon Books

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalea. Gerry Adams. Itzultzailea: Mikel Mendizabal, 1995. Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481360011[2]

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hacia la libertad de Irlanda. Gerry Adams. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa, 1991, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788486597344[3]
  • La busqueda de la paz. Gerry Adams. Itzultzailea: G. Di Masso, 2001, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481361742[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gerry Adamsek Sinn Féineko lehendakaritza utziko du. 2017ko azaroaren 20a. Argia.eus (Euskaraz)
  2. Kalea. Gerry Adams. Itzultzailea: Mikel Mendizabal, 1995. Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481360011 (Euskaraz)
  3. Hacia la libertad de Irlanda. Gerry Adams. Itzultzailea: Mitxel Sarasketa, 1991, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788486597344 (Gaztelaniaz)
  4. La busqueda de la paz. Gerry Adams. Itzultzailea: G. Di Masso, 2001, Txalaparta argitaletxea, ISBN 9788481361742 (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Adams Aldatu lotura Wikidatan