Peter Falk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peter Falk
Peter Falk - 1973.JPG
Bizitza
Izen osoa Peter Michael Falk
Jaiotza Manhattan eta New York1927ko irailaren 16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Beverly Hills2011ko ekainaren 23a (83 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Shera Danese  (1977 -  2011)
Hezkuntza
Heziketa Hamilton College
Syracuse University
The New School
Maxwell School of Citizenship and Public Affairs
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea telebista-aktorea, zinema aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea, aktorea, producerra, errealizadorea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000393
Peter Falk sign.gif

Peter Falk (New York, 1927ko irailaren 16a - Beverly Hills, Kalifornia, 2011ko ekainaren 23a) estatubatuar aktorea zen. Gehienbat Columbo detektibe itxuraz axolakabea eta zarpaila baina izatez buruargia antzezteagatik ospetsua izan zen. Aho ertzetik hitz egiteko duen modua eta hiru urte zituela begi bat galdu izanak utzi zion begirada bitxia haren itxuraren ezaugarri bistakoenak ziren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Ikerketetan lizentziatu zen 1951n, eta bi urte geroago administrazio publikoko masterra egin zuen Siracusako Unibertsitatean. Connecticut estatuko gobernurako lan egin zuen, 1955ean aktore bihurtzea erabaki zuen arte. New Yorkeko antzokietan hasi zuen aktore karrera, eta 1956an The Iceman Cometh tragedia antzeztu zuen. Aurrerago Broadwayko The Prisoner of Second Avenue komediako protagonista izan zen, 1971n. Falkek 1958an egin zuen zinemarako lehen filma: Wind Across the Everglades. Film ezagunak ditu, halaber: Murder Inc. (1960), Pocketful of Miracles (1961), It's a Mad, Mad, Mad, Mad World (1963), The Great Race (1965), Castle Keep (1969), The Cheap Detective (1978), All the Marbles (1981), The Princess Bride (1987) eta Tune In Tomorrow (1990).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Falk Aldatu lotura Wikidatan