Pierre Balmain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre Balmain
Pierre Balmain and Ruth Ford, photographed by Carl Van Vechten, November 9, 1947.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Jean-de-Maurienne1914ko maiatzaren 18a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1982ko ekainaren 29a (68 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak grand couturierra eta costume designerra
Nominazioak
IMDb nm0050961

Pierre Alexandre Claudius Balmain (Saint-Jean-de-Maurienne, 1914ko maiatzaren 18 - Paris, 1982ko ekainaren 29) Frantziako moda diseinatzaile oso ezaguna izan zen. Bere arropa-markak bizirik dirau gaur egun.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Saboya Departamentuan jaio zen. Hasiera batean arkitektura ikasketak hasi zituen, 1933an, Parisko Arte Ederren Eskolan, baina 1934an eskola utzi zuen eta Molyneuxen moda-tailerra ireki zuen. Han 1939 arte egon zen. Ondoren, Lucien Lelongekin lan egin zuen eta Christian Dior ezagutu zuen.

1945an, Parisen, bere lehenenego bilduma aurkeztu zuen. Bilduma horren ezaugarriak hauek ziren: gonak barre-harro, luzeak eta gerriko estukoak. Publiko artean gonak Gertrude Stein idazleak zegoen eta Voguen diseinu haiek «look frantses berria» izango zela esan zuen. 1947an estilo berri hori modan jarri zen, batez ere Diorren eskutik.

1946an bere lehenengo perfume plazaratu zuen, Ely 64-83, bere amari eskainitakoa. 1951an New Yorken filial bat ireki zuen eta hamarkada horretan estola izeneko prenda, kapak eta txaleak modaz jarri zituen. Bere diseinuen dotoreziagatik ezaguna, oinarri klasikoko zituen Jolie Madame estiloa sortu zuen.

XX. mendeko modaren mito nagusietariko bat izan zen eta bere marka goi mailako joskintzarenetariko bat izan zen. Zinemaren izar handiak haren bezeroak izan ziren: Brigitte Bardot, Marlene Dietrich eta Sophia Loren, esaterako. Antzerkirako eta zinemarako lan ugari egin zuen, bestetik. Bere autobiografia 1964ean plazaratu zuen, My Years and Seasons (Cassell, Londres 1964).[1] Liburu horretan ezaguna egin den esaldia jaso zuen: "Modaren sorkuntza arkitektura mugimenduan bezalakoa da".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]