Pitxartxar burubeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pitxartxar burubeltz
Saxicola torquatus -South Africa -male-8 (3).jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMuscicapidae
GeneroaSaxicola
Espeziea Saxicola torquatus
Linnaeus, 1766

Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, eskualde azpiartikoan bizi dena[1]. Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikan eta Asiako erdialdean bizi da. Lurrean egiten du habia. Intsektuak jaten ditu gehienbat.[2]

Burua eta bizkarraldea beltzak, paparraldea gorri marroixka, eta lepoko bi alboak, hegoen erdialdea eta ipurgaina zuriak ditu. Emearen koloreak apalagoak dira, kolore gorrixkak burua ere hartzen diola. 12'5 zentimetrotako luzera du.

Intsektuak eta armiarmak jaten ditu. Negu poartean fruitu eta haziek osatzen dute pitxartxarraren dieta.

Ugaltzeko garaian arrak etengabe abesten du eta emeak sasi oso itxi baten barnean habia egiten du. 5.6 arrautza jartzen dituzte, emeak inkubatzen ditu arrak jatekoa ekartzen duen bitartean.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitxartxar burubeltzak hainbat azpiespezie ditu:

  • Saxicola torquata torquata (Linnaeus, 1766)
  • Saxicola torquata clanceyi (Latimer, 1961)
  • Saxicola torquata stonei (Bowen, 1932)
  • Saxicola torquata oreobates (Clancey, 1956)
  • Saxicola torquata promiscua (Hartert, 1922)
  • Saxicola torquata altivaga (Clancey, 1988)
  • Saxicola torquata axillaris (Shelley, 1884)
  • Saxicola torquata salax (J. & E. Verreaux, 1851)
  • Saxicola torquata adamauae (Grote, 1922)
  • Saxicola torquata pallidigula (Reichenow, 1892)
  • Saxicola torquata moptana (Bates, 1932)
  • Saxicola torquata nebularum (Bates, 1930)
  • Saxicola torquata jebelmarrae (Lynes, 1920)
  • Saxicola torquata felix (Bates, 1936)
  • Saxicola torquata sibilla (Linnaeus, 1766)
  • Saxicola torquata voeltzkowi (Grote, 1926)
  • Saxicola torquata albofasciata (Rüppell, 1845)
  • Saxicola torquata rubicola
  • Saxicola torquata hibernans
  • Saxicola torquata variegata
  • Saxicola torquata armenica
  • Saxicola torquata maurusstejnegeri

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Svensson, Lars; Peter J. Grant (1999). Collins Bird Guide. Londres: HarperCollins
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitxartxar burubeltz Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Saxicola_torquatus


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.