Poloniako Erresuma (1385-1569)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Poloniako Erresuma
Królestwo Polskie (pl)
Regnum Poloniae (la)
1385 – 1569
Monarkia

Poloniako Erresumako bandera

Poloniako Erresumako armarria

Polska 1386 - 1434.png
Poloniako Erresuma 1386-1434 artean
Geografia
Hiriburua Krakovia
Kultura
Hizkuntza(k) poloniera zaharra
Erlijioa katolizismoa, paganismoa
Historia
Aurrekoa
POL Przemysł II 1295 COA.svgPoloniako Erresuma (1025-1385)
Ondorengoa
Bi Nazioen ErrepublikaHerb Rzeczypospolitej Obojga Narodow.svg
Artikulu hau XIV. mendeko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Poloniako Erresuma».

Poloniako Erresuma (polonieraz: Królestwo Polskie; latinez: Regnum Poloniae) poloniar estatua izan zen, 1385ean hasi zena, Krewoko Batasunarekin, eta 1569an amaitu, Lublingo Batasunarekin.

1385ean, Jogaila Lituaniako dukea Luis Anjoukoaren alaba Eduvigisekin ezkondu zen. Horren ondorioz, Polonia eta Lituaniaren arteko dinastia batasuna ezarri zen.

Jagellondarrek Polonia eta Lituaniaren batasun pertsonala menderatu zuen. Elkartea onuragarria izan zen poloniarrentzat eta lituaniarrentzat, hurrengo hiru mendeetan Europako inperio boteretsuenetako bat izan baitzuten.

Baltikoan teutoien aurkako gatazka etengabea mantendu zuen. Honek 1410ean Grunwaldeko gudua eragin zuen baina baita 1446ko Toruńgo Bakea ere. Ituna nabarmena izan zen Prusiako Dukerriaren sorreran. Hegoaldean Otomandar Inperioa eta Krimeako Khanerria borrokatzen zituen eta ekialdean lituaniarrei lagundu zien Moskuko Dukerri Handiaren aurkako bere borrokan. Iparraldean konkistak egin zituen, tartean Livonia eskualdearena.[1]

Jagellondarren agintaldian, Polonia estatu feudal bilakatu zen eta bere ekonomia aristokrata lurdunen eskuetan zegoen. 1505ean poloniar sejmek Nihil novi legea aditzera eman zuen. Orduan Urrezko Askatasuna izeneko garaia hasi zen, noiz poloniar noble aske eta berdinek estatua gobernatu zuten.

Erregeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Baczkowski, Krzysztof (1999) Dzieje Polski późnośredniowiecznej (1370–1506) Krakovia: Fogra 55 or. ISBN 83-85719-40-7.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poloniako Erresuma (1385-1569) Aldatu lotura Wikidatan