Edukira joan

Pontzio Pilato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pontzio Pilato

5. praefectus Iudaeae

26 - 36
Valerius Gratus (en) Itzuli - Marcellus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAbruzzo, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna (2036 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pontius Pilate's wife (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofiziala
Santutegia
Ekainaren 25a
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
GraduaLegatu (Antzinako Erroma)

Find a Grave: 107633698 Edit the value on Wikidata

Pontzio Pilato[1] (latinez: Pontius Pīlātus; antzinako grezieraz: Πόντιος Πιλάτος, Pontios Pīlātos) erromatar prefektua izan zen Judean 26. eta 36. urteen artean, Tiberio enperadorearen erregealdian.

Prefektu izendatu aurreko eta osteko bere bizitzaren xehetasunak ez dira ezagutzen, baina, elezaharren arabera, Tarracon jaioa zen, eta Santa Prokula delako bat izan zuen emazte, Etiopiako Eliza Ortodoxoko santua.

Tiberio enperadoreak Judeako prokuradore izendatu zuen, enperadorearen pretorioaren prefektu Luzio Elio Sejanoren gomendioz. Hura Julia Vipsania Agripinaren arerioa zen eta antisemita ospea zuen.

Judea erromatartzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Enperadorearen gurtzarako irudiak sartuz eta akueduktu bat eraikitzen ahaleginduz, Tenpluaren funtsekin. Juduekin zituen desadostasunek bere agintearen egoitza Zesareatik Jerusalemera eramatera behartu zuten, matxinadei hobeto aurre egiteko. Pilatok, gainera, muturreko taldeei aurre egin behar izan zien, horien artean Barrabasi, erromatar soldadu baten hiltzaileari. Talde iraultzaile horiek buruhauste ugari eman zizkioten Pilatori.

Pilato Ebanjelioetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebanjelioen arabera, Jesus soldadu armatu batzuek preso hartu zuten, Kaifas eta apaiz gorenen aginduz. Pilatori Jesus exekutatzeko eskatu zioten, heriotza zigorra erromatarrek soilik ezar baitzezaketen. Errudun ikusten ez zuen arren, Pilatok herriaren esku utzi zuen Barrabas ala Jesus askatzeko erabakia hartzea.

Apaiz nagusiak buru zituela, herriak Barrabas askatzea eta Jesus gurutziltzatzea erabaki zuen. Horren aurrean, Pilatok eskuak garbitu zituen, erantzukizunik ez zuela adierazi nahian. Pilatok "Ez naiz gizon horren heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!" esan zuen, eta jendetzak "Geu eta gure ondorengoak egin heriotza horren erantzule!" erantzun.

UrteaFilmaZuzendariaPertsonaia
2007 L'inchiesta Giulio Base Hristo Shopov
2004 The Passion of the Christ Mel Gibson Hristo Shopov
1979 Brianen bizitza Terry Jones
1977 Gesù di Nazareth Franco Zeffirelli Rod Steiger
1965 The Greatest Story Ever Told George Stevens Telly Savalas

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]