Praga Irratia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Praga Irratia
Datuak
Motairrati-estazioa eta international broadcasting (en) Itzuli
HerrialdeaTxekia
Jarduera
Honen parteČeský rozhlas
Erabilitako hizkuntzatxekiera, ingeles, gaztelania, errusiera, aleman eta frantses
KudeatzaileaČeský rozhlas
Historia
Sorrera1936
webgune ofiziala
Facebook: radioprague Twitter: RadioPrague Instagram: radio_prague Youtube: UCcOTKYhIIBZh8Oi-I4LL-LQ Edit the value on Wikidata

Praga Irratia (txekieraz: Český rozhlas 7 - Radio Praha), kapital publikozko irrati igorpeneko kate txekiar bat da. Atzerrirako programazioa sei hizkuntzatan ematen du: ingelesez, frantsesez, alemanez, gaztelaniaz, txekieraz eta errusieraz. Honekin batera, Praga Irratiak, beste herrialde batzuetako irrati emisoreekin saioak elkarrekoizten ditu Errumania, Kroazia eta AEBetako txekiar elkarteentzako.

Europa mendebaldean, Praga Irratiko saioak, elkarlaguntza akordioetara iritsi den beste estazio batzuk ere igortzen dituzte. Radio France Internationalek, adibidez, "Accents d'Europe" saioaren ekoizpen eta igorpenean laguntzen du. Praga Irratiko ingelesezko erredakzioak, "Central Europe Today" saioa egiten du, Europa erdialdeko egunerokotasunarentzako, Eslovakia Irratia, Budapest Irratia eta Polonia Irratiaren parte hartzearekin.

Praga Irratiaren igorpenen medio nagusiak uhin laburra izaten jarraitzen duen arren, kate honek, internet bidez ere igortzen du zuzenean sei hizkuntzatan, eta Real Media eta MP3 formatuetan hemeroteka aberatsa ere badu.

Kate honen borondatea, Txekiar Errepublikaren mundurako leihoa izatea da. Horretarako, herrialdeka espezialdutako zenbait erredakzio ditu, Txekiar Errepublikako eguneroko jazoerak kontatzen dituztenak alde guztietatik: politika, ekonomia, kultura, kirola eta gizartea.

Český rozhlas kate sareko zati da, 7 irrati kate eskaintzen dituena:

  • ČRo 1 - Radiožurnál (Informazioa)
  • ČRo 2 - Praha (Magazineak eta saio familiarrak)
  • ČRo 3 - Vltava (Kultura, artea eta musika klasikoa)
  • ČRo 4 - Radio Wave (Gazteentzako irratia)
  • ČRo 5 (Hamaika tokiko kate)
  • ČRo 6 (Tertuliak eta elkarrizketak)
  • ČRo 7 - Praga Irratia (atzerritarrentzako)

Česká televize, Txekiar Errepublikako telebista kate publikoa da.

2006an, bere 70. urteurrena bete zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]