Pratinkola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pratinkola
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Charadriiformes
Familia: Glareolidae
Generoa: Glareola
Espeziea: Glareola pratincola
Linnaeus, 1766

Pratinkola (Glareola pratincola) glareolidae familiako hegazti zangaluzea da[2], Europan, hego-mendebaldeko Asian eta Afrikan bizi dena.

22 cm inguru luze da; hego luze meheak ditu, gorputzaren gainaldea berde iluna eta azpialdea arre antzekoa; eztarri eta bularraldean kolore arreko orbaina du. Isatsaren behealdea zuria du, eta hankak eta isatsa beltzak. Ur gazitako urtegietan, ordokietan eta buztina dagoen lekuetan bizi da, Europa hegoaldean, Afrika iparraldean, eta Asia mendebalean. Erdi mailako neurria duten intsektuez elikatzen da. Lurrean egiten du habia, zulo sakonegia egin gabe eta landarez inguratuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2. BirdLife International (2004). Glareola pratincola. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pratinkola Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Pratinkola


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.