Edukira joan

Protaetia cuprea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Protaetia cuprea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaCetoniini
GeneroaProtaetia
Espeziea Protaetia cuprea
[[|]]

Protaetia cuprea Scarabaeidae familiako kakalardoa da[1]. Europan eta Asian bizi da, baita Euskal Herrian ere[2].

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 14-23 mm arteko luzera duena. Kolore berdea du eta brontze edo urre koloreko distirak, baina 19 azpiespezie deskribatu dira eta kolore aldaerak ugariak dira[3]. Elitroen artean "V" itxurako eskuteloa du.

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu paleartiko guztian aurkitzen da, hasi Kanarietan eta Europan barrena Txina, Mongolia eta Errusiako Vladivostok hiriraino[4].

Lore asko dauden eremuak atsegin ditu, izan baso argiak, zelaiak, parkeak edota lorategiak.

Bizi zikloa eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egur usteletan edo animalien gorotzetan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak jaiotzen direnean inurri egurjale gorrien (Solenopsis invicta) habiatara sartzen dira. Han usteltzen ari den egurraz elikatzen dira, inurriek baztertzen dituztenak hain zuzen ere. Beldarren ondestean mikroorganismo ugari bizi dira sinbiosian egurraren zelulosa digeritzen laguntzen diotenak. Inguru horretan gertatzen den hartziduraren ondorioz handituta eta kolore beltzekoa izaten du.

Hezetasun eta tenperatura baldintza egokietan bi edo hiru urtez inurrien habian garatzen joan ondoren pupa eratzen dute.

Helduak hegalari azkarrak dira, elitroak ia ireki gabe hegan egiteko gai baitira. Egunez jarduten dute eta loreetan aurkitzen dira, fruituak eta polena jaten edo landareen izerdi landuaz elikatzen[5]. Helduen bizitza laburra da eta maiatzetik uztailera ikusten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Protaetia (Netocia) cuprea | IBERFAUNA» iberfauna.mncn.csic.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. (Ingelesez) «Protaetia cuprea (Fabricius, 1775)» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  4. (Ingelesez) Vondráček, Dominik; Fuchsová, Aneta; Ahrens, Dirk; Král, David; Šípek, Petr. (2018(e)ko ots. 20(a)). «Phylogeography and DNA-based species delimitation provide insight into the taxonomy of the polymorphic rose chafer Protaetia (Potosia) cuprea species complex (Coleoptera: Scarabaeidae: Cetoniinae) in the Western Palearctic» PLOS ONE 13 (2): e0192349.  doi:10.1371/journal.pone.0192349. ISSN 1932-6203. PMID 29462164. PMC PMC5819786. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  5. «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]