Xabier Oleaga
Xabier Oleaga | |
---|---|
![]() Xabier Oleaga 2009ko abenduko manifestazioan ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erandio, 1956ko maiatzaren 14a (66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Xabier Oleaga Arondo (Erandio, Bizkaia, 1956ko maiatzaren 14a) euskal kazetaria da, Errenterian bizi dena. AEKko sortzaileetako bat izan zen, irakasle ibili ostean. Kazetaritzan, Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian hasi eta Egin egunkarian jarraitu zuen, bai eta bigarren horretan zuzendaria izatera iritsi ere. Gero Euskaldunon Egunkaria kazetara igaro zen, eta hango zuzendoriorde izan zen. Partaide ikastolen elkartean ere jarduten du, zuzendaritza batzordean eta komunikazio esparruan.
Euskaldunon Egunkaria kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, 2003an Oleaga atxilotu zuten, ETAri laguntzeaz akustatuta, Guardia Zibilak eta orduko Espainiako Gobernuak abiatutako operazio baten barruan. Oleagak torturak salatu zituen. Oleaga akusazio haietaz guztiez absolbitu zuten 2010ean, jasandako guztia jasanda, egunkari hartako Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai lankideekin batera.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Biografia laburra, Berrian.