RPK

Wikipedia, Entziklopedia askea
RPK
MotaKalaxnikov metrailadore arina
Jatorrizko herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Zerbitzua
Hasiera1959
GatazkaVietnamgo Gerra
Angolako Independentzia Gerra
Angolako Gerra Zibila
Mozambican Civil War (en) Itzuli
Mozambikeko Independentzia Gerra
Etiopiako Gerra Zibila
Nicaraguan Civil War (en) Itzuli
Afganistango gerra
Ekialde Hurbila
Produkzioa
DiseinatzaileaMikhail Kalaxnikov
FabrikatzaileaViatskie Polianyko Makina Fabrika
Zehaztasunak
Munizioa7,62 x 39 mm

RPK (errusieraz: Ручной Пулемёт Калашниковаtranslit.: Ruchnoi Pulemet Kalashnikova, Kalashnikov Metrailadore Arina) 7,62 × 39 milimetroko metrailadore arin bat da, sobietar diseinukoa. 1950eko hamarkadaren bukaera aldera diseinatu zuen Mikhail Timofevitx Kalaxnikovek, Armada Gorriari infanteria eskuadraren (10 lagun) su potentzia igotzearren. AKM fusilarekin batera, Armada Gorriaren armamentua modernizatzeko eta estandarizatzeko planaren barruan RPD metrailadorea ordezteko helburua zuen RPK-k. Gaur egun, Sobietar Batasuneko herrialde ohiak eta Afrika eta Asiako herrialde batzuk dira erabiltzaile nagusiak; eta lizentziapean egin da Bulgarian eta Errumanian. 1970eko hamarkadan RPK-74ak ordezkatu zuen ofizialki, baina oraindik erabiltzen da modelo zaharra.

Oinarrian, RPK metrailadorea AK-47 bat da, ezberdintasun hauek izanik: kanoi luzeago eta pisuagoa (ez aldagarria); bipodea; kulata desberdina; eta hargailu sendoagoa (1,5 milimetroko txapaz egina; AK-47a, berriz, 1 milimetroko txapaz egina da). Beste zati guztiak mekanikoki AK-47arenen berdinak eta aldagarriak dira, nahiz eta RPKrenak sendoagoak izan. Kargagailuak ere berdinak dira, nahiz eta RPKrentzat bereziki eginiko 40 eta 75 balako kargadoreak dauden.

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]